Kai Jai urriaren 27an izango da, portua jai-giroan ezagutarazteko
Datorren igandean, urriaren 27an, Portuko Agintaritzak, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioarekin batera, Kai Jai edo Portuaren Eguna antolatuko du berriro. Bederatzigarren edizioa izango da, Bilboko Portuan egunero lan egiten duten pertsonen lanbideak eta jarduera jendeari hurbiltzeko, modu hezigarrian eta, aldi berean, ludikoan.
Doako jardunaldi hau goizeko 10:30ean hasiko da, eta adin guztietarako jarduerak izango ditu, Kai kapitain pirataren eta Jai ausartaren laguntza bereziarekin. Pertsonaia berezi bi hauek parte-hartzaile guztien laguntza eskatuko dute, ‘Alaitasunaren Kutxaren’ bila eramango dituzten proba zailak eta dibertigarriak gainditzeko. Arratsaldeko 14:30ak arte, bisitariek tailerrak, jokoak eta ikuskizunak izango dituzte, eta gure uretan zerbitzua ematen duen ontzietako batean ere igo ahal izango dira, Atoiontzietakoa. Gainera, Saltillo UPV/EHUko eskola-ontzia inguruan amarratuta egongo da.
Adin guztietarako programatutako jardueren artean, hauek azpimarra daitezke: txirrista erraldoi bat; antzerki-emanaldiak; gincana pirata bat, GJH eta Agenda 2030 kontzeptuak ezagutzera emateko; magia-ikuskizuna; Portuko Agenteek antolatutako erakusketa bat; eta txakur-erakustaldia; baita erreskate-simulakro ikusgarri bat ere, Ertzaintzaren helikoptero batek parte hartuko duena.
Etxeko txikienentzat (0-5 urte), ludoteka bat, Ozeano puzgarria, ohe elastikoak, koloreztatzeko gune bat eta marmoka dantzarien tailer dibertigarri bat prestatu dira. 6 eta 10 urte bitarteko haurrek Zampa Arraina puzgarria eta txalupa batzuk izango dituzte eskura, eta goming-a egin ahal izango dute. Eta 11 eta 15 urte bitartekoentzat, berriz, simulagailu-sorta eta Labirintoa Escape Room. Photocall bat ere izango da, aurpegiak pintatzeko Glam Gela bat eta zurezko jokoak.
Kai Jaik, gainera, atsedenleku bat, indarberritzeko jatetxe-gune bat eta informazio-gune bat izango ditu. Eta, mugikortasuna errazteko, doako aparkalekua eta anezka-autobusak ere izango ditu, doakoak, ordu-erdiz behin Metro Bilbaoko Neguriko geltokiarekin eta Bizkaia Zubiaren inguruarekin lotzeko.
Portua herritarrei irekiz
Kai Jai-n, bisitariek zehatz-mehatz jakin ahal izango dute zer lan egiten duten portuan egunero egiten diren jardueretan, esparru osoan aurkituko dituzten qr kode batzuei esker.
Portuan gertatzen den guztia hobeto ezagutzeko, Ezagutu Portua programa du Portuko Agintaritzak. Bi ordu inguruko doako bisita horiei esker, portuaren historia eta geografia, kaietan atrakatzen duten ontzi eta itsasontziak, itsas garraioaren eta haren funtzionamenduaren garrantzia, portuak bere ingurunean duen eragina eta jasangarria izateko eta bere energia lortzeko lan egiteko modua ezagutuko ditugu. Laburbilduz, Bilboko Portuaren funtzionamendua eta Bizkaiko eta Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialarekin duen harreman zuzena.
Bisitak asteburuetan egiten dira, goizeko 10:30etik aurrera. Ezagutu Portuan parte hartzeko eta Bilboko Portuaren bihotza ezagutzeko izen-emateak esteka honen bidez egin daitezke.