Bilbao Exhibition Centre-n, sektore eolikoaren europar gertakizunik handiena eta nazioarteko erreferentzia den Wind Europe Conference & Exhibition ospatuko da. Bilboko Portuak presentzia nabarmena izango du, Energiaren Euskal Erakundeak eta Euskadiko Energia klusterrak antolatutako Euskadi-Basque Country espazioan. Bertan, beren potentziala eta garapen teknologikoak erakutsiko dituzten 37 euskal enpresa egongo dira.
Euskal sektore eolikoak 4.000 lanpostu eta 15,7 milioi euroko negozio bolumena sortzen du. Azoka hau, potentzial han ezagutzera emateko nazioarteko erakustokia da, bertara, 8.000 profesional baino gehiago eta 50 bat nazioko 400 erakusketari inguru joatea espero baita.
Bilboko Portua sektore honen logistika, operatiba eta fabrikazio beharrizanetara moldatuz joan da – bai eoliko offshore bai eta onshore kasuetarako- azpiegitura berriak prestatuz eta industria eolikoaren beharrizanei arintasunez eta malgutasunez erantzunez. Zentzu honetan, gaur egunean kai berria eraikitzen ari dira eta bere lehen fasea datorren urterako erabilgarri egotea aurreikusi da.
Siemens Gamesa, Haizea Wind, Lointek edo Navacel bezelako bezeroek eta beren erabileran eta kargan adituak diren ere Bergé, Toro y Betolaza eta Servicios Logísticos Portuarios (SLP) enpresa zamaketariek, Bilboko Portuan, esportazio plataformak eta industria ezarketak dauzkate.
Bilboko Portu Agintaritza, energia eolikoaren garapenak ekarriko dituen aukerak ezagutu eta beste portu garrantzitsu eta operadoreekin herremanetan egoteko, Wind Europe Ports-en sartu da, Belgika, Holanda, Frantzia eta Danimarkako beste portu batzuk jadanik egin duten moduan.
Bilboko Portu Agintaritzak sektore eolikoaren abantailak eta aukerak, Hall 1ean egongo den B-20 bere estand-etik erakutsiko ditu.