Euskal Autonomia Erkidegoan EMAS ingurumen-ziurtagiria lortu duten 28 euskal erakunde aintzatetsi ditu Eusko Jaurlaritzak; besteak beste, Bilboko Portuko Agintaritza.
Ziurtagiriari esker, Bilbo erreferentziazko portu bihurtzeko eta gizartearekiko arduratsuak diren politikak eta irizpideak borondatez integratzeko bidean aurrera jarraitzen du Portuko Agintaritzak. Hain zuzen ere, 2013-2017rako Bilboko Portuaren Plan Estrategikoan jasota daude politika eta irizpide horiek. Ziurtagiri hori urrats bat gehiago da erakundeak erantzukizun sozialarekiko duen konpromisoaren barruan, eta berebiziko garrantzia duen gai bati erantzutea du helburu: enpresa publikoaren kanpoko erantzukizunek bat etorri behar duten herritarren eskubideekin.
Lehen urrats gisa, Portuko Agintaritzak kalitatearen, prebentzioaren eta ingurumenaren kudeaketa-sistema bat ezarri zuen (UNE-EN-ISO 9001, OSHAS 18001 eta UNE-EN-ISO 14001 arauen arabera). Jardueren plangintza, ikuskapen eta etengabeko hobekuntzarako ekintzak sartzen dira. Dena den —Portuko Agintaritzak bere erabiltzaile eta bezeroekin duen eredugarritasun-konpromisoa, erantzukizun soziala txertatzeko
bidean aurrera egin dezan portuko komunitatea dinamizatzeko rola eta ingurumen- eta ekonomia-jardueretako bikaintasunaren beharra direla eta—, bere kudeaketa-sistema integratua mantentzeko eta hobetzeko, EMAS III araudiari atxikitzea erabaki zuen.
Euskadi bosgarrena da Europan EMAS ziurtagiri-kopuruari dagokionez, besteak beste herrialde hauen aurretik: Frantzia, Erresuma Batua eta Portugal.