Ekainaren 1etik irekita dago Bilboko Portuko Agintaritzak eta Interbiakek diseinatutako pizgarri-sisteman izena emateko epea. Sistema horren helburua da AP-8 autobidearen erabilera sustatzea eta Bilboko Portuko merkantzia-garraioaren sarrera-irteeren aurreabisuen sistemaren erabilera sustatzea.
Orain arte 400 garraiolarik eman dute izena plataforman; horrek aukera emango die AP-8ko bidesariaren zenbateko proportzionala bueltan jasotzeko, egindako bidaia-kopuruaren arabera. Horretarako, garraiolariek izena eman dute aurrez Portuaren webgunean, eta, hala, e-puertobilbao.com aurreabisuen plataforma ere erabili ahal izango dute.

Kontsulta pertsonalizatuak administrazioa@bilbaoport.eus helbide elektronikora idatzita, edo 94 487 12 86 telefono-zenbakira deituta.