Kai berri baten urbanizazioa eta beste baten luzapena, ekonomia eta enplegua sustatzeko burutuko dituen proiektu garrantzisuenak
Biboko Portuko Agintaritzak urte honetarako aurreikusita zeuzkan inbertsio guztiak sustatuko ditu ekonomia eta enplegua suspertzeko. Industria eta logistika jarduera gutxiago egotea espero da; horrek trafikoak jaistea ekarriko du eta ondorioz fakturazioa ere, baina horrek ez du esan nahi Bilboko Portua kudeatzen duen erakundeak bere inbertsio planei uko egingo dienik.
Krisiak, kontratazio arloan denborak moldatu behar izatea ekarri badu ere, Bilboko Portuko Agintaritzak 2020an, 67 milioi euro inguruko inbertsioak sustatuko ditu.
Alde batetik, Kai-mutur nagusiaren lehen fasearen urbanizazioa nabarmentzen da. Urbanizatze hau hiru fasetan egingo da eta lehenengoa, 201.399 metro karratu hartzen dituena, 9,3 milioi eurotan lizitatu da.
Lurzorua proiektu estrategikoetarako -kasu honetan industrialak- lortzea bilatzen duen beste proiektu bat, AZ1 kaiaren zabalkuntza da. Lanak urtealdi honetan lizitatuko dira 30 milioi inguruko zenbatekoaz. Proiektua orain, idazketa fasean dago eta 50.000 metro karratuko azalera eta 200metro lineal baino apur bat gehiagoko kai berria sortuko du.
Era berean, urtean zehar honako lan hauek ere burutuko dira:
2BBAan errepidez sartzeko sarbide berria, 5 milioi euro baino apur bat gutxiagoko zenbatekoaz. Obra honek, Kaleroko kontrolean dagoen trafiko ugaria arintzea bilatzen du, Portuaren barruko errepidetik 2BBArako sarbide zuzena eta bereiztua ahalbidetuz. Estatuko Portuen onarpen teknikoa tramitatzen ari gara, gero, uda
honetarako espero den lizitazioa eta esleipena egiteko.
A2 kaian zoladuraren egitura egokitzeko proiektua ere idazketa fasean dago, eta bere zenbatekoa 15 eta 20 milioi euro artekoa da (proiektua osotzear dago).
Lan hauez gainera, 2020an zehar zenbateko txikiagoko beste lan batzuk ere lizitatuko dira, hala nola, Larrialdietarako kaia (1,2 M€), biaduktuaren egituraren sendogarria N644an (1,1 M€), eta beste lan txiki ugari batzuk.
Beste neurri ekonomiko batzuk
Inbertsio hauek, Portuko Agintaritzak COVID-19 dela eta, Bilboko Portuan kokatuta dauden enpresei eta erakundearen hornitzaileei laguntzeko aplikatzen ari den neurriei gehitzen zaie.
Neurri hauen helburua, funtsean, sektoreari likidezia ematea da, kostuak gutxituz, kobrantzak atzeratuz eta ordainketak aurreratuz.
Bestalde, emakidetan konprometitutako gutxienezko jardueran Covid-19rengatik ez betetzeak gertatu direla frogatzen bada, 2020an ez zaie zigorrik ezarriko ez eta bertan aurreikusitako beste neurririk ere.