Bilboko Portuko Agintaritzak, ingurumen-jarrera jasangarriagoa izateko bidean aurrera egiteko, zerbitzu-ibilgailuen flota berritu du, jasangarritasun-irizpideak kontuan hartuz (energia gutxi kontsumitzea, CO2-a eta beste errekuntza-gas batzuk gutxi isurtzea eta zarata-emisio baxuak egitea).
Merkatuan dauden aukeren artean, Bilboko Portuko Agintaritzak erabaki du hamahiru unitate hibrido —gasolina-motorra eta motor elektrikoa konbinatzen dituzte— eta petrolioaren gas likidotua eta gasolina erabiltzen dituzten zazpi unitate erostea.
Flota berriaz gain, Portuko Agintaritzak baditu beste ibilgailu batzuk ere: duela bi urte ekarritako ibilgailu elektrikoa eta martxoan erositako azkar esku hartzeko ibilgailua (gasolina- eta gas-motorra ditu hark ere).