Berrikuntza irekiaren ildotik eta ekosistemarekin lankidetzan, Bilboko Portuko Agintaritzak eta Beaz-ek (Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailaren erakundea) BIOK! izeneko erronka bat jarri dute abian. Erronka horrek honako galdera hau egiten du: “Zein da modurik onena aire zabalean biltegiratuta dauden solteko gai solidoetako partikula lausoak inguruko enpresetara ez sakabanatzeko?”
Edozein pertsona ekintzaile, startup, ETE, zentro teknologiko edo unibertsitatek har dezake parte erronkan, planteatutako erronka hein batean edo osorik konpontzen laguntzen duen proposamenarekin.
Erronka irabazi duen enpresak 15.000 € baino gutxiagoko proiektu pilotua garatu ahal izango du.