Bilboko Portuko Agintaritzak bere flota osatzen duten ibilgailuak ordezkatu ditu, eta horien % 71 ordezko erregaiek bultzatzen dituzte. Flota berriak, zehazki, 21 auto elektriko, hiru hibrido, bi GLPkoak eta hibrido entxufagarri bat ditu. “Flota gazteagotu ahala, ingurumena gehiago errespetatzen duten unitateak erosiko ditugu”, adierazi dute arduradunek.
Hala, Portuko Agintaritza ordezko erregaien bidez elikatutako ibilgailuen % 30etik % 75era igaro da.
Ibilgailu elektrikoak kargatu ahal izateko, birkargatzeko 14 puntu bikoitz jarri dira, bulegoetako aparkalekuetan eta Babes eta Larrialdietako Zentroan. 22 kW-eko karga azkarreko puntuak dira, ibilgailuak hiru ordu baino gutxiagoan erabat kargatzeko aukera ematen dutenak, 200 eta 300 kilometro bitarteko autonomiarekin. Halaber, laster portuko instalazioetako hainbat tokitan erabilera publikoko zenbait kargatze-puntu zabalduko direla aurreikusi du.
BPAren ingurumen-arloko hurrengo mugarria energia-trantsizioko plana
egitea izango da. 2022aren hasieran amaituko da, 2050erako portuko jarduera deskarbonizatzeko xedearekin.