Bilboko Portuko Agintaritzak PREVENCIONAR SALUDABLE saria irabazi du, enpresa handien kategorian, Portu Osasuntsua izeneko bere proiektuan osasuna eta ongizatea sustatzeko garatu duen lanagatik. Kategoria honetako finalistak, Portuko Agintaritzarekin batera, APPLUS+, ESPAINIAKO GURUTZE GORRIA (MADRILGO ERKIDEGOA), GLAXOSMITHKLINE eta VIESGO izan dira.
Sari hauek, liderrak diren Prevencionar.com eta e-saludable.com komunikabideek ematen dituzte. Aipatutako komunikabide hauek Laneko Osasunaren, Segurtasunaren eta Ongizatearen eremuan espezializatuta daude eta sariak bi urtez behin ematen dituzte.
Sarien helburua, laneko osasun, segurtasun eta ongizatearen arloan defentsa, sustapena eta laguntza ematen duten pertsona fisikoak edo juridikoak ezagutzea da. Beren asmoa, lan-arriskuen prebentzio sektoreko langile eta enpresen sari adierazgarrienak bihurtzea da eta aldi berean, gizartea kontzientziatzea eta eredu izatea, bai eta burututako jardute egokiak hedatzea ere, beste enpresa, erakunde eta profesionalengan eragina izan dezan.
Hirugarren edizio honetan 340 proiektu aurkeztu dira, nazionalak eta nazioartekoak, eta beste batzuen artean, honako enpresa hauek saritu dituzte: Navantia, Kordobako Uren Enpresa Probintziala, Espainiako Gurutze Gorria, (Madrilgo Erkidegoa), Clave Informática, Amalio Sánchez Grande, Ga Group eta Asturiasko Prebentzio Institutua, Prevencontrol, Madrilgo Erkidegoko Laneko Segurtasun eta Osasunerako Eskualdeko Institutua, Asepeyo Mutua, Fellowes, Umivale Mutua eta Ga Group, Preving Aholkulariak, Quintón Laborategiak, Carroll Abeletxeak (Mexiko) eta Exige Aholkulariak.
Portu Osasuntsua
Portu Osasuntsua proiektuaren helburu orokorra, lan-ingurune osasungarria lortzea da, OMEk Luxenburgoko deklarazioan jasotzen duen
bezala. Proiektua hainbat jarduera, kanpaina eta estrategiaz osatua dago lan-ingurune osasungarria lortzeko eta denak oinarritzen dira estrategia orokorretan edo erakundean aurkitutako gabeziak konpontzeko edo langileek eurek eskatutako alderdiak hobetzeko diseinatu direnetan.
Sari hau, Bilboko Portuko Agintaritzak 2015etik hona lantokian osasuna sustatzeagatik lortutakoei gehitu behar zaie, eta horien artean, honako hauek daude: Gosasun zigilua, osasuna kontrolatzeko programarik onena enpresa osasungarriaren II sarietan, INHSTek, laneko osasuna sustatzeko garatutako jardunbide egokiei emandako saria edo finalistak, Prevencionar sarien aurreko bi edizioetan.
Bilboko Portuko Agintaritza, Prevencionar saria jaso duen Euskadiko enpresa bakarra izan da, eta saria, Osasun, Segurtasun eta Ingurumen Saileko buruak eta osasuna sustatzeko proiektuaren arduradunak jaso dute erakundearen izenean. Saria, bularreko minbizi metastasikoaren Elkarteari eta haren kideei eskaini diete. Elkarteko kideei ere eskerrak eman dizkiete, Kordoban egindako sari-banaketara, elkartean egindako maskarak eraman zizkietelako. Maskara higieniko berrerabilgarri eta solidario hauek, elkartearen webgunean erosi daitezke (www.cancermamametastasico.es). Maskaren salmentatik lortutako dirua, elkarteari berari emango zaio.