Bilboko Portuko Agintaritzak, Noatum Container Terminal Bilbaorekin batera, Bilboko Portuaren Autobabes Plana aktibatzeko simulakro bat egin du, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko zenbait langilek parte hartu dute, esku hartzeko taldearen lanetan.
Bilboko Portuko kontainer-terminalean egin da eragiketa, gorabehera bat simulatu da, non zisterna-kontainer batek karbono disulfuroa, oso substantzia sukoia eta toxikoa, isuri duen eta suhiltzaileek kontrolatu egin behar izan duten.
Simulakroan, Bilboko Portuaren Autobabes Plana probatu da, berriro ere, eta esku hartu duten eragileen jarduera bizkorra eta koordinazioa azpimarratu da. Bi ordu iraun du, eta 30 lagunek hartu dute parte.
Bilboko Portua Estatuko Portu Sistemaren buruan dago merkantzia arriskutsuek sor litzaketen ezbeharrei erantzuteko gaitasunari dagokionez.