Hasi da Bilboko Portuko erdiko kai-muturraren obren lehen faseko bigarren etapa, hots, lanak amaitzeko erabiliko den hondarraren erauzketa. Obrak bukatzean, enpresa-proiektu berriak kokatuko dira leku horretan. Hondarrezko betetze-lan hori lehendik Portuan egin direnen antzekoa da, eta, haiek bezala, ez die zuzenean eragiten ez inguruko ekosistemari, ez hondartzei. Baditu, bestalde, zenbait organismo eta erakunde independenteren aldeko txostenak, ingurumen-inpaktuaren gaineko azterketa, ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena eta ingurumen-alorreko jarraipen-plana.
Bilboko Portuaren okupazio-maila % 87 ingurukoa izaki, azalera handiagoa behar du han proiektu logistiko, komertzial eta industrial berriak kokatzeko. Beraz, obra estrategikoa da Bilboko Portuarentzat zabalguneko erdiko kai-muturraren proiektua, horri esker Kantauriko erreferentziako kaia izaten jarraituko baitu, eta, horrenbestez, Euskadirentzat enplegua eta aberastasuna sortzen.