Lloyd´s Registerrek Bilboko Portuko Agintaritzaren 2019 EMAS Ingurumen Adierazpena balioztatu du, eta EMAS Erregistroak (Ihobe) ziurtagiria berritzearen aldeko ebazpena eman dio.
Hala, erakundeak bere ingurumen-politikari eta portuko komunitatean ingurumen-jardunbide egokiak erabiltzeko indar eragile izateko hartutako konpromisoari jarraipena ematen dio. Era berean, Bilboko Portua aitzindaria da ingurumen-kudeaketan, eta hainbat ekimen sustatzen ditu, portuko sistemak 2030 Agendari laguntzeko hautatutako ardatzekin bat datozenak.
EPD ziurtagiria daukan lehen portua
Bilbao, portu-zerbitzuen Bizi-Zikloaren Analisian oinarritutako Produktuaren Ingurune Adierazpena (PIA) edo ingelesez Environmental Product Declaration (EPD) deritzona lortu duen munduko lehen portua da. Nazioarteko egiaztagiri hau, Bilboko portu-elkarteko berrogeita hamar bat enpresen lankidetzaren emaitza izan da. Enpresak mota guztietakoak eta trafiko edota zerbitzu mota guztietakoak izan dira eta egiaztagiriak, Portu jarduerek sortutako ingurune-eraginak hartzen ditu eta Tecnalia ikerketa eta teknologia garapen zentroaren aholkularitza izan du.