Irailaren 29an eta 30ean Bilbon, eta modu hibridoan, Eraginkortasun Energetikoa eta Jasangarritasunaren inguruko Arkitektura eta Hirigintzaren hamabigarren Biltzar Europarra (EESAP 12) eta Eraikuntza Aurreratuen bosgarren Biltzar Internazionala (CICA 5) egingo dira eta Bilboko Portuko Agintaritzak bietan parte hartzen du, beste erakunde batzuen artean. Topaketa horiek CAVIARek (Bizi Kalitatea Arkitekturan, EHU) eta ERAIKUNEk (Euskadiko Eraikuntzaren Klusterra) ikerketa-taldeek antolatu dituzte.
Europako Batzordearen estrategiarekin bat etorriz, aurtengo edizioan, eraikinetan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak murriztea eta digitalizazioa sustatzea materialak berrerabiliz eta birziklatuz izango dira ardatz.
Bilbao portu jasangarria eta berritzailea da, eta, ildo horretatik, eragiketak azkartzeko plataforma telematiko bat (e-puertobilbao) du eta hidrogeno berdea bezalako erregai iraunkorragoen aldeko apustua egin du, Petronorren eta Repsol taldearen eskutik.
Era berean, portuak LED teknologiadun kanpoko argiteria du, energiaren % 50 baino gehiago aurrezteko aukera ematen duena; bere ibilgailu berrien % 90 erregai alternatiboak erabiliko ditu; airearen kalitatearen jarraipena eta kontrola egiten du; ingurumeneko jardunbide egokien hitzarmen bat du, enpresa
sinatzaileei jarduera-tasan hobari bat egiteko aukera ematen diena; 2020an % 66 murriztu zituen CO2 emisioak, eta 2022an, berriz, trantsizio-plan neutro bat izango du.