Bilboko Portuko Agintaritzak eta Euskadiko Artxibo Historikoak Germán Elorza fortoerreporteroaren irudia berreskuratu dute berak hartutako hamabi argazki hautatuz, eurekin gero Portuko Agintaritzaren ohiko egutegia osatzeko.
Egutegia Itsasmuseum Bilbaon erosi ahalko da eta itsas-museoaren zabaldegian bertan, aipatutako argazkien erakusketa ikusi ahalko da abenduaren 18tik aurrera.
Argazkiak, 1940 eta 1964 urte arteko data dutenak, Bilbon, Erandion, Santurtzin, Sestaon eta Portugaleten hartu ziren eta horietan guztietan agertzen dira, gaur egun herritarrentzat berreskuratu diren eremuetako portu-jarduerak edo ohiko bizitzaren irudiak.
Germán Elorza Arrieta (1910-1983) prentsa-erreportajeetan espezializatutako fotoperiodista izan zen, eta gutxik bezala islatu zuen bere garaiko Bizkaiko tokiko eta eskualdeko bizitza. Bere argazki-artxiboa, Euskadiko Artxibo Historikoan gordeta dauden 100.000 argazki baino gehiagok osatuta, ziur asko, 1932 eta 1974 urte arteko Bizkaiko historiaren ikus-kronika onena da. Elorza, bere belaunaldiko prentsa-
argazkilariak bezala, benetako erreportari soziala izan zen, eta La Tarde eta Hierro bezalako egunkarietan lan egin zuen.
Azken urteotan, Portuko Agintaritzak egutegi honetan beste argazkilari batzuen lanak berreskuratu ditu, hala nola Eulalia Abaitua edo Telesforo de Errazquin.