Bilboko Portuko Agintaritzak stand bat jarriko du Goteborgeko Ro-Ro azokan (azoka maiatzaren 22tik 24ra izango da). 502 standean, Bilboko Itsas Portuak ezagutzera emango du zer azpiegitura bikain dituen ohiko kargarako eta, batez ere, ibilgailuen eta proiektuen zirkulaziorako. Horrez gain, zerbitzu horiek egiten dituzten ontzi-enpresei buruzko informazioa ere emango du.
Ohiko merkantziaren zirkulazioa 3,8 milioi tona izan zen 2011n, Bilboko Portuan. Merkantzia horren % 30 Ro-Ro zirkulazioa da, zeina % 23 hazi den aurten. Portuak ibilgailuen zirkulaziorako espezializatutako bi kai ditu zamaketa-enpresentzat. Batetik, Bizkaia Kaia, non Finnlines-ek jarduten duen Consignaciones Toro y Betolaza enpresaren bidez —linea zuzen bat du San Petersburgorekin—. Bestetik, A-3 kaia, itsasoko autobideetan espezializatua. Kai horretan, batetik, Transfennica Iberia-k jarduten du —linea zuzena du Zeebrugge-ra—, eta, bestetik, Brittany Ferries-ek, Portsmouth-erako ferryekin.
Bilboko Portuko Agintaritza beste Ro-Ro arrapala bat eraikitzen ari da
Bilboko Portuko Agintaritza beste Ro-Ro arrapala bat eraikitzen ari da, 2,19 milioi eurokoa, ferry-linea horri zerbitzua emateko.
Horrez gain, Bilboko Portuak proiektu-karga ugari izaten ditu. 2011n, 4.100 garraio berezi atera edo sartu ziren haren instalazioetatik; hau da, 2010ean baino % 29 gehiago.