Gaur, hogei bat lagunek itsas kutsaduraren kontra egiteko Bilboko Portuaren urteko lehen simulakroan parte hartu dute, Portuko Agintaritzak koordinatuta. Oraingo honetan, Getxoko gurutzaontzien kaiaren inguruan egin da jarduera; han, Bilboko Portuaren Ustekabeko Itsas Kutsaduragatiko Kontingentzien Barne Plana probatu da, eta hainbat eragileren arteko koordinazio-lana egin da. Emaitza oso arrakastatsua izan da.
12:00etan hasi dira simulakroa egiten, eta bi orduko iraupena izan du. Portuko Agintaritzaren, Amarradores Puerto de Bilbao sozietatearen eta Remolcadores Ibaizábal konpainiaren itsasontziek parte hartu dute simulakroan. Azken horrek atoian eramateko zerbitzua ematen dio Bilboko Portuari. Halaber, zabaldu den taldearen lehenengo jardueretako bat eta garrantzitsuenetako bat izan da 400 metroko euste-hesi bat jartzea. Ondoren, beste euste-bitarteko batzuk eta itsasoan hidrokarburoa mekanikoki biltzeko beste baliabide batzuk erabili dira.
Bilboko Portua halako larrialdiei erantzuteko bitarteko propio
gehien dituzten Europako portuetako bat da. Itsas kutsaduraren aurka egiteko, Portuko Agintaritzak hainbat euste-hesiko lau kontainer ditu; guztira, 1.650 metro dituzte. Ekipamendu horrez gain, Bilboko Portuan dauden industria-enpresek —Petronorrek, Tepsak, Eserguik eta abarrek— eta portuko amarratze- atoi-enpresek ere badituzte hesiak.