Balio etikoez osatutako kultura korporatiboa sortzeko, jokabide-kode korporatiboa onartu du Bilboko Portuko Agintaritzak, hau da, langile guztiek onartu, partekatu eta errespetatu behar duten araudi bat, bere profesionalen portaera-gidari izan dadin.
Batez ere balio etiko hauek aldarrikatzen ditu kodeak: zintzotasuna, zuzentasuna, pertsonekiko konpromisoa, lankidetza, eraginkortasuna, gardentasuna, bezeroari lehentasuma ematea, jasangarritasuna eta kalitatearekiko eta berrikuntzarekiko konpromisoa.
Balio horiek oinarri direla, onartezintzat jotzen ditu kodeak jokabide hauek: bullyinga, erasoa eta indarkeria, sexu-jazarpena eta diskriminazioa.
Horrekin batera, dibertsitatea, zuzentasuna, lankidetza, eraginkortasuna eta langileen ohitura osasungarriak sustatuko ditu, langileentzako zenbait programa antolatuz.
Jokabide-kode horrek gidatu behar ditu Portuko Agintaritzako langileen arteko harremanak, eta haien eta bezeroen, hornitzaileen, erabiltzaileen, administrazio publikoen, kolaboratzaileen eta, oro har, portuko komunitatearen artekoak.