Bilboko Portuko Agintaritzak asmo-protokolo bat sinatu du Geoalcalirekin, potasako meatzaritza garatzen eta ustiatzen duen enpresa, Iruñeatik 50 kilometro ingurura kokatzen den Mina Mugako potasa (MOP) eta gatza saltzeko garraio- eta logistika-estrategiarako. Mina Muga Zangozan (Nafarroa) kokatzen da eta mehatze-ahoa Undoze Lerdan (Aragoi) izango du.
Hitzarmen honen arabera, Bilboko Portuak urteko 700.000 tona MOP eta gatz hartzeko adinako portu-ahalmena duela berresten du, eta proiektuaren beharrak eraginkortasunez betetzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta zerbitzu logistikoak abian jartzea erraztuko du. Bilboko Portuak konpromisoa hartzen du salgaiak manipulatu eta bidaltzeko instalazio guztiak Mugako ekoizpeneko 1. faserako erabiltzeko prest egoteko.
Bilboko Portua, meatzearen kokapenetik 220 kilometrora baino ez, Europako ur sakonetako portu nagusietako bat da. Gaur egun, 35,5 milioi tona inguru salgai orokor eta 4,7 milioi tona solteko gai solido kudeatzen ditu.
Highfield Resources eta Geoalcaliko zuzendari nagusiak, Salazar jaunak, adierazi duenez: “Konpainiak Muga eraikitzeko bidean azkar egiten du aurrera, eta Bilboko Portuarekin sinatutako hitzarmen hau norabide horretan beste urrats bat da. Bilboko Portua Europako atlantikoko portu garrantzitsuenetako bat da, eta azpiegitura eta konexio bikainak ditu. Mina Mugatik hurbil egotea eta iristeko erraza izatea, Muga nazioartean oso proiektu lehiakorra egiten duen alderdietako bat da”.
Meatzea bi fasetan garatuko da, eta 2024. urtean lehen fasea martxan izatea aurreikusten da. Lehenengo fasean, urtean 500.000 tona MOP eta 500.000 tona gatz sortuko direla kalkulatzen da. Bigarren fasea bi edo hiru urte geroago martxan egotea aurreikusten da. Bigarren fasean, urtean 1.000.000 tona MOP eta 1.000.000 tona gatz sortuko dira urtean.
Ingurumenaren iraunkortasuna Bilboko Portuaren 2022-2026 aldirako Plan Estrategikoaren puntu nagusietako bat da. Horregatik, Portuko Agintaritzak bezeroen behar logistikoei erantzuten die, portu eraginkorra eta efizientea sustatuz. Bilboko portuak 60 milioi euro inguruko inbertsioa aurreikusten du epe laburrean hainbat obratan. Hazkundea ekonomia, gizarte eta ingurumen iraunkortasunarekiko errespetuan oinarritzen da, eta trantsizio energetikoaren buru izateko balio du, hidrogenoari buruzko proiektua edo GNL-rekin itsasontziak hornitzeko Repsolen gasindegia bezalako inbertsioekin.