Portuko Agintaritzak -Bilboko portuko komunitatean erantzukizun sozial korporatiboko (ESK) jarduerak sustatuko dituen erakunde eragilea izan nahi duenak-, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, sektoreko enpresei laguntzeko programa aitzindari bat abian jarri du. Ekimen honen lehenengo fasean hamaika enpresek parte hartuko dute, eta, horiekin batera, aholkularitza-enpresa espezializatu batek aholkuak emango dizkie ESKren zenbait ekintza identifikatzeko, gauzatzeko eta emaitzak eta aipatutako horiek sei hilabeteren buruan izango duten itzulera neurtzeko adierazleak abian jartzeko.
Portuko Agintaritzaren iritziz, “konpromiso bat daukagu portuko komunitatearekin ESKren ekimenak bateratzeko eta esparru guztietan portu jasangarria, ingurunearekin inplikatuta, lortzeko”. Jasangarritasunak, Bilboko Portuaren zeharkako ardatz estrategikotzat hartuta, balioa eta lehiakortasuna sortzen ditu portuko jardueraren garapenean, eta horrek, gero, eragina dauka gure gizartean.
Ekimen horren aurretik, portuko enpresek arlo horretan egindako jarduerak aztertu dira, eta portuko komunitateak, ezarritako helburuak lortu ahal izateko duzkan iritziak bildu dira.