Gaur, hogei bat lagunek itsas kutsaduraren kontra egiteko Bilboko Portuaren urteko lehen simulazioan parte hartu dute, Portuko Agintaritzak koordinatuta. Oraingo honetan, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren inguruan egin da ariketa. Ustekabeko Itsas Kutsaduragatiko Kontingentzien Barne Plana eta hainbat eragileren arteko koordinazio-lana probatu da, eta, zehazki, itsasadarrean ustekabeko kutsaduraren bat gertatuz gero, egoera horri erantzuteko erantzuteko ekintzak.
11:30ean hasi dira simulakroa egiten, eta ordu eta erdiko iraupena izan du. Portuko Agintaritzaren eta itsasontzi-amarratzaileen ontziek eta atoiontziek parte hartu dute. Halaber, zabaldu den taldearen lehenengo jardueretako bat eta garrantzitsuenetako bat izan da 400 metroko euste-hesi bat jartzea. Ondoren, beste euste-bitarteko batzuk eta itsasoan hidrokarburoa mekanikoki biltzeko beste baliabide batzuk erabili dira.
Halako larrialdiei erantzuteko bitarteko propio gehien dituzten Europako portuetako bat da Bilbokoa. Itsas kutsaduraren aurka egiteko, Portuko Agintaritzak lau kontainer ditu, zenbait euste-
hesi dituztenak; guztira, 1.650 metro hesi dira. Ekipamendu
horretaz gain, Bilboko Portuan dauden industria-enpresek —Petronorrek, Tepsak, Eserguik eta abarrek— hesiak dituzte, eta Amarradores-ek eta Remolcadores Ibaizabalek ere badituzte bestelako baliabideak. Halaber, Bilboko Portua Estatuko portu-sistemaren buruan dago merkantzia arriskutsuen ezbehar posibleei erantzuteko gaitasunari dagokionez.