COSCO SHIPPING Ports (Spain) Terminals S.L.U (CSP Spain) taldeko CSP Iberian Bilbao Terminal-ek eta Bilboko Portu Agintaritzak, trenbide terminalaren zabalkuntza inauguratu dute, Iñigo Urkullu Lehendakari Jauna buru izan den ekitaldian.
Inaugurazioan, CSP Spain-go CEO-a, Sun Kai eta Bilboko Portu Agintaritzako Lehendakaria, Ricardo Barkala egon ziren.
CSP Iberian Bilbao Terminal-en trenbide terminalaren handiagotzea eragin handiko apustua da edukiontzien terminalaren garapenerako. Bere 4 trenbideen luzera 100 m gehigarrietan handiagotu izanak, 550 metro luzerako trenak aritzea ahalbidetuko du. Gainera, trenarentzako azalera 13.950 metro karratutik 41.800 metro karratura pasatu da, trenbide terminalerako, eguneko 3.000 TEU-ko gehienezko edukiera duen patio esklusiboa prestatu delako.
Azken sorkuntzako ARMG tren garabi 2-ren erosketaz (Automatic rubber mounted gantry crane) aipatutako instalazio horren errendimenduak trenen lan eraginkortasuna %45ean hobetuko du, instalazioaren edukiera +180.000 TEU-tara handiagotuz. Horrez gainera, terminalak trenbide jarduerarako beharrezkoak diren bere 4 Reach Stackers berriak jaso ditu.
10 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa behar izan duen proiektu honekin, CSP Iberian Bilbao Terminal-ek, bere edukiera intermodala gaurkotu eta hobetu egin du hori, bere SSS-ko trafiko garrantzitsuenaren garapenerako funtsezkoa baita. Adierazitako horrek bere ferroportuko trafikoa areagotzeaz gain, Bilboko Portua Atlantiar Korridorean indar handiz integratzea ahalbidetuko du, horren ondoren, Trenbidearen Hego Sahiesbidearekin jarraitzeko.
Apustu hau, urtearen lehen hiruhilekoan erregistratu diren tren kargaran datu positiboek lagunduta dator: sartu edota irten diren 3.16 milioi tona. Horrek, 2018rekin konparatuz eta Estatuko Portuak Erakunde Publikoak bildutako datuen arabera, %26.6ko gehikuntza adierazten du.
Arku atlantiarreko edukiontzien terminal nagusia
CSP Iberian Bilbao Terminal S.L. (CSPB), COSCO SHIPPING Ports (Spain) Terminals S.L.U. (CSP Spain) deritzonaren zati da eta CSP Spain, 108 milioi TEU maneiatzeko edukiera daukan eta terminalen munduko operadore handiena den COSCO SHIPPING Ports Limited (CSP) Taldeko enpresa bat. 2018an, CSPB-ek 600.79 TEU-rekin, urteko errekor historikoa gainditu zuen.
CSPB Bilboko Portuan kokatuta dagoenez, Hego-Europako atlantiar eskualdeko aukera onena da, Espainia, Ipar Europako portu nagusiekin lotzen baititu.
Bere neurriak, sendotasun estrategikoak, ahalmen operatiboak eta trenbide arlo eredugarriak, ipar Espainian terminal liderra izateaz gain, edukiontziak Iberiar Penintsula eta Frantziako hego-mendebaldetik zehar garraiatzeko kokagune bikaina izatea dakar.
Atrakatzeko bere bi lerroek, bere 43,8 hektareek, Iberiar Penintsulako zenbait puntuekin konexioak dauzkan trenbide portu terminal modernoa izateak eta toki salgaietako kamioiak sartzeko sistema automatizatua edukitzeak, CSP Iberian Bilbao Terminal hornikuntza katean bazkide bikaina izatea dakar.