Azken sei hilabeteotan Aduana, Bilboko Portu Agintaritza -bere plataforma telematikoaren bidez- eta CSP Iberian Terminal Bilbao-k taldean egin duten lanaren ondorioz, Bilboko Portuko edukiontzien terminala, Europar Batasuneko Aduana Kode (AK) berriaren errekerimendu guztiak, lehiakortasunik galdu gabe betetzen dituen Estatuko lehen terminala da. Aipatutako errekerimendu horiek, inportazio zirkuitoan daukan Aldi-baterako Gordetze Baimenaren (ABGB) kondizio berriari dagozkionak dira.
Aurretiazko lanak alde batetik, komunikazioa, egindako froga zehatzen bidez, arauak betetzen ez dituzten edukiontzak blokeatzeko arina eta fidagarria dela ziurtatzeko balio izan du. Bestalde, sistema fintzeko eta ABGB, lana oztopatu gabe sisteman integratzea ahalbidetu du; eta aldi berean, errekerimendu guztiak erabat betetzen direla erakutsi du eta horrek, merkataritza-akordioetan segurtasuna eman eta iruzurrak alderatzen ditu.
Horri paralelo, garraiolarien app-i edukiontzia har daitekenentz konprobatzea ahalbidetzen dien aplikazioa gehitu zaio; hau da; edukiontziaren agiri guztiak bete direla eta formaltasun guztiak bete direla. Honela, denbora aurreztu eta alferreko bidaiak sahiesten dituzte.
CSP Iberian Bilbao Terminal-etik dioten bezala, “Bilboko Portuan, portu terminalak edukiontzien entregatzea guztiz kontrolatuta duela ziurtatu dezakegu, bai aurreabisuei bai aduanari dagokionez. Aduanako informazio guztia digitalizatu ahal izan da eta dagoeneko eremu guztiak osotuta daude”.
Erronka hau, terminaleko ate automatiko berriak martxan jarri ondoren, urrats berria izan da sistemaren fidegarritasunean; eta hurrengo pausua, urtearen zehar burutuko dena, AK esportazio zirkuitoan aplikatzea izango da.
ABGB izan beharra
Europar araudi berriak portu terminalak ABGB izatera behartzen dutenez, terminalentzat erantzunkizun berria da, beren esparruan aduana arauak betetzen direla bermatu behar dutenak direlako. Aldaketa honek terminalari, beharrezko informazio guztia zuzenean lortu behar izatea ekarri dio eta horrek, Aduana eta Portu Agintaritzarekin datuak, modu konplexuan eta zehatzan gurutzatzea exijitzen dio.
Aduana Agintariek ABGB-en berrebaluaketa aurtengo maiatza baino lehen osotu dute, AK-aren errekerimendu berriekin bat etorriz. Arau berrira moldatzen hasi izanak, araudi berriaren betetze zehatzaren aurretiazko egiaztapenarekin batera, CSP Iberian Bilbao Terminal deritzonari AK betetzean aitzindari izatea ahalbidetu diote.