Aurten ere, Bilboko Portuko Agintaritzak ordaindu du Interbiak Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapen Sailari atxikitako foru-sozietate publikoarekin batera diseinatutako urteko pizgarria, Bilboko Portuko salgaien garraiorako sarbideetan eta irteeretan aurreabisu-sistemaren erabilera sustatzeko, Hegoaldeko Saihesbide Metropolitarraren bidez (AP-8).
2018ko ekainean abian jarri zenetik, atxiki diren garraiolari kopuruak gora egin du, 2020an 534 izan direla.
Ekimen horren onarpen-maila, beraz, positiboa da; izan ere, abian jarri zenetik, programaren baldintzak betetzen dituzten 40.609 sarrera eta irteera erregistratu dira Portura. Portuko terminaletarako sarbideak automatizatu eta sarrera-aurreabisua egin beharra zabaldu ahala handituko da pizgarridun ibilbideen kopurua. Neurri honi esker, Garraiolarien, Portuko Agintaritzaren eta Terminalisten arteko informazio-fluxuak lotu ahal izango lirateke, eta itxaronaldiak murriztu.
Bilboko PAk eta Interbiak-ek garatutako sistema informatikoak behar bezala egituratuta daude datozen bi urteetan onuradunak gehitu ahal izateko.
Bat egiteko epea irekita jarraitzen du. Horretarako, beharrezkoa da garraiolariak Portuaren web-orrian alta ematea, e-puertobilbao.com aurreabisu-plataforma erabiltzea eta teleordainketako sistema bat izatea.
Informazio guztia webgunean eskuragarri dago. Kontsulta pertsonalizatuetarako: administrazioa@bilbaoport.eus edo 94 487 12 86 telefonoa.