“IBAIZABAL QUINCE” atoiontzia, gas natural likidotuz eta gasolioz propultsatua, dagoeneko Bilboko Portuko atoi-zerbitzuko kide da, gaur ospatu den bataio eta bedeinkazioaren ondoren. Ekitaldian parte hartu du, beste batzuen artean, Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailburuak. Espainian egindako propultsio bikoitzeko lehen atoiontzia da, eta ingeniaritza-ahalegin handia egin behar izan da, diseinuaren berritasunagatik eta ontzi are iraunkorragoen horniduran aurrerapauso garrantzitsua delako.
Ekitaldian izan dira, Tapia kontseilariarekin batera, Ricardo Barkala, Bilboko Portuko Agintaritzako presidentea; Alejandro Aznar, Compañía Remolcadores Ibaizabal-eko presidentea; Juan Arana, Astilleros Murueta-ko CEO; Juan Andrés Diez de Ulzurrun, Enagás-eko zuzendari nagusia; eta Francisco Toledo, Estatuko Portuen presidentea. Leticia Canales amabitxia izan da.
Ontzia Compañía Remolcadores Ibaizabal-en jabetzakoa da, Bilboko Portuan atoi-zerbitzua emateko lizentziaren titularra. Astilleros Murueta-k egindako eraikuntzari esker, konpainia honek flota berritzeko eta modernizatzeko bere inbertsio-plana betetzen du, zerbitzua arautzen duen indarreko baldintza-agiria betez.
Ontziak 28 metroko luzera du, 12 metroko zabalera, 397 tonako erregistro gordina, 55 tonako tiro-ahalmena eta 12 korapiloko abiadurara heltzen da. Bere ezaugarri nagusia gas natural likidotua erregai gisa erabil dezakeela da eta, beraz, Europako Batasunak Europako Parlamentuaren eta EBko Kontseiluaren ordezko erregaietarako azpiegitura ezartzeari buruzko 2014ko urriaren 22ko 2014/94/EB Zuzentarauaren bidez sustatutako garraiorako eta ingurumenerako energia garbiak erabiltzearen adibide bat dela.
Helburu horrekin, Remolcadores Ibaizabal, Astilleros Murueta, Bilboko Portuko Agintaritza, Estatuko Portuak, Enagas eta Eusko Jaurlaritza, Energiaren Euskal Erakundearen bidez, CORE LNG proiektuaren Connecting Europe Provy (CEF), Call 2014 F02, deialdian daude, Mediterraneoko eta Atlantikoko Europako korridoreen deskarbonizazioan lagundu nahi duena.
Horregatik, “Ibaizabal quince” EEEk eta Ibaizabalek batera egindako proposamenetik sortu zen, Enagasek koordinatzen duen programaren barne, eta Estatuan aitzindaria da.
Testuinguru horretan, Euskadi GNL itsas eremuan ezartzeko Europako Batzordearen funtsak jaso dituzten hiru proiekturen buru izan da dagoeneko. Proiektu horiei esker, garapen teknologiko eta espezializazio maila handia lortu da, arlo horretako mundu mailako lehen lerroan kokatu gaituztenak. Hauek dira:
- Bahía de Bizkaia Gas birgasifikatzailearen pantalana egokitzea, tamaina txikiko ontziek gas likidotua instalazio horietatik kargatu ahal izan dezaten.
- Gas natural likidotuaren ontzi hornitzaile bat martxan jartzea, ontziak itsasontzitik itsasontzira hornitzeko gai dena, bai portuan bai kanpoan, 2018ko otsailean lanean hasi zena.
- Azkenik, gaur bataiatu duten gas naturaleko atoiontzia eraiki eta abian jartzea, Grupo Financiero Ibaizabal buru izan duena.