Portuko Agintaritzak “Itsas eolikoaren garapenaren aldeko manifestua” sinatuko du, Enpresa Elkarte Eolikok(AEE) enpresak sustatua.
“Bilbao Port, your wind industry hub” lemapean, apirilaren 5etik 7ra, Bilboko Portuko Agintaritzak eta UniportBilbaok —Bilboko Portuko klusterrak— baterako stand bat jarriko dute WindEurope-n, Bilbao Exhibition Centren (BEC) Europako eta munduko sektore eolikoko enpresak eta profesionalak biltzen dituen ekitaldian. Erakusketa-gunea 1. Hallean dago, B21 standean, eta sektoreko profesionalei hurbiltzen dizkie Bilboko Portua eolikoen hub bihurtzen duten faktoreak.
Euskadin industria-sare sendoa dago teknologia hori garatzera bideratuta, izaera esportatzaile nabarmena duena. Bilboko Portuak mota horretako instalazioetarako lurzorua du (fabrikazioa edo muntaketa/biltegiratzea), eta bere garraioan, zamalanetan, estekatzean eta aholkularitzan, bai eta mundu osoko 900 porturekin lotzen duten itsas zerbitzuetan ere, esperientzia handia duen portuko komunitatea.
- urtean zehar, 150.000 tona osagai eoliko mugitu ziren leku horretan. Horien artean, nabarmentzekoak dira motorrak eta sorgailuak eta aerosorgailuen euskarriak.
Gaur egun, portuko instalazioetan bi enpresa daude trafiko horretan soilik dihardutenak: Haizea Wind, osagai eolikoen fabrikatzailea, eta Siemens Gamesa Renewable Energy Eólica, Bilbon bere esportazio-huba duena. Portuaren hedapen eremuan kokatuta daude biak. Horrez gain, Haizea Wind-ek eremua handitzea aurreikusten du, nahiz eta oraindik zehaztu gabe egon azalera eta epeetan, bere lan-kargaren gehikuntzari aurre agin ahal izateko. Era berean, Navacelek osagai horiek fabrikatzeko eta ondoren esportatzeko instalazioak ditu Bilboko Itsasadarrean.
Horrekin batera, beste operadore batzuk ere baditu, hala nola zamaketa-enpresak, halako trafikoetarako leku jakin batzuk erabiltzen dituztenak.
Itsas eolikoaren garapenaren aldeko manifestua
WindEurope ekitaldian programaturiko ekitaldien artean, Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak “Itsas eolikoaren garapenaren aldeko manifestua” sinatuko du asteazkenean, Juan Virgilio Márquez Enpresa Elkarte Eolikoko (AEE) CEOaren aurrean.
Manifestu honen helburua da Espainian itsas eolikoaren garapena sustatzea eta itsas eoliko flotatzailearen munduko lidergoari eusteko arau-esparruaren garapena bizkortzeko beharra transmititzea.
Itsas eolikoaren garapenaren eragile nagusiak ordezkatzen dituzten 230 enpresak atxiki dira: fabrikatzaileak, sustatzaileak, balio-kateko enpresak, sindikatuak, ontziolak, portuak eta ontzigintza, elkargo profesionalak, unibertsitateak, zentro teknologikoak eta I+G+B zentroak, elkarteak, klusterrak eta profesionalak.
Manifestuak (www.foroeolicomarino.org-en kontsulta daiteke) markoa argia, aurreikusgarria, egonkorra eta gardena izan dadin bultzatu nahi du, eta, horrez gain, lehia-konkurrentziako prozesuen urte anitzeko egutegia ezarri nahi du, 2022an Itsas eolikoaren lehen enkantea egitea barne. Inbertitzaileek, industriak eta, oro har, balio-kate osoak ikuspen handiagoa behar dute konkurrentziaren xede diren itsas eremuei, garatu beharreko potentzia eolikoaren bolumenei eta aurreikusitako datei dagokienez, itsasoko parke eoliko batek sei urte izango dituela aurreikusten baita.
‘Itsas eolikoaren garapenaren aldeko manifestua Espainian’
Enpresa Elkarte Eolikoa – Asociación Empresarial Eólica, manifestuaren bultzatzailea, sektore eolikoaren ahotsa da Espainian, eta haren interesak defendatzen ditu. Elkarteak 260 enpresa baino gehiago ditu, eta herrialdeko sektorearen % 90 baino gehiago ordezkatzen du; besteak beste, sustatzaileak, aerosorgailuen eta osagaien fabrikatzaileak, nazioko eta eskualdeetako elkarteak, sektorearekin lotutako erakundeak, aholkulariak, abokatuak eta finantza- eta aseguru-erakundeak hartzen ditu barne.