Maiatzaren 20tik 24ra bitartean, Barakaldoko ACEX kultura-astearen barruan, Bilboko Portuko Agintaritzak, Nakusarbe elkartearekin lankidetzan, jarduera batzuk egingo ditu gazteei eta helduei Bilboko Portuko uren azpian bizi den floraren eta faunaren berri emateko.
Tailerrek irudia eta garapen artistikoa izango dituzte ardatz, eta astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan egingo dira, Barakaldoko Clara Campoamor kultura-etxean.
ACEX programak (jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak) 18 urte bete ditu Bizkaian. Ehun ikastetxe publiko baino gehiagotan ezarrita dago, eta 138 hezkuntza-proiektu ditu. Programaren helburua da hezkuntza osagarria eskaintzea aisialdian, zenbait alorretan, hala nola ingurumen-hezkuntzan, artean edo musikan. Horrez gain, desberdintasunak konpentsatzeko izaera nabarmena du; aukera gehiago eskaintzen dizkie aukerarik ez dutenei.