Otsailaren 28an eta 29an, Bilboko Portuko Agintaritzak eta UniportBilbaok Bilboko Portuaren proposamen logistikoa hurbilduko diete Empack eta Logistics & Automation Bilbaoren edizio berri batean parte hartzeko Bilbao Exhibition Centren elkartuko diren Espainiako iparraldeko packaging-aren, logistikaren eta garraioaren sektoreko 2.300 profesional baino gehiagori.
Bilboko Portuko Agintaritzaren eta UniportBilbaoren baterako standean (TD01), packaging, logistika, garraio, kalitate, jasangarritasun eta erosketetako enpresa eta sailetako arduradunek logistika eraginkor eta jasangarrirako Bilboko Portuko Komunitateak eskaintzen duen biltegiratze-, garraio- eta logistika-eskaintza ezagutu ahal izango dute, baita ontzi, enbalaje, intralogistika, automatizazio, biltegiratze, logistika, robotika, garraio eta azken miliako joerak ere.
Horrez gain, azokan parte hartzen duten profesional guztiek, eta standean aurrez izena eman ondoren, bisita gidatua egin ahal izango dute Portuko instalazioetara, Bilboko portuko komunitateak logistika eta garraio multimodal arin, eraginkor eta jasangarrirako eskaintzen dituen lehiakortasun-abantailak zuzenean ezagutzeko.
Erakusketa-eremuarekin batera – 80 erakusketari baino gehiago dituena -, Empack y Logistics & Automation Bilbaok programa oso bat izango du, hitzaldiak, erakusketa-eremuak eta
networking-jarduerak barne hartzen dituena, sektoreko proposamen, berrikuntza eta joera berriak ezagutzeko eta, hala, enpresaren balio-katea optimizatzeko, digitalizatzeko eta jasangarriago egiteko, eta hornitzaileekin eta bezeroekin harremanetan jartzeko.
Transport & Delivery aretoan – salgaientzako garraio-zerbitzuen bila dabiltzan kargatzaileen topagunea – programatutako jardueren artean, nabarmentzekoak dira Portuko eta industriako instalazioetan IP analitika eta bideoaren aplikazioa eta Lean Logistics nola inplementatu eta hornikuntza-kateko Lean & Green programarekin nola lotu jardunaldiak, UniportBilbaok antolatuak. Bi jardunaldiak doan dira, izena aurrez eman ondoren.