Sao Pauloko Intermodal South América azokan izango da Bilboko Portuko Agintaritza, hau da, logistika, garraioa eta kanpo-merkataritza sektoreetarako Hego Amerikako ekitaldi nagusian, Uniport-ekin eta beste zenbait enpresa bazkiderekin batera.
Martxoaren 13tik 15era egingo da azoka, eta han azalduko ditu portuko komunitateak Bilboren lehiakortasun-abantailak (itsas zerbitzu oso zabala), eta soluzio logistiko pertsonalizatuak eskainiko Hego Amerikako karga-bidaltzaileek Europa atlantikora esportatu edo handik inportatu nahi duten edonolako merkantzia-motatarako.
Bilbo eta Brasil arteko trafikoa 1,9 milioi tonakoa da, hots, Espainiaren eta herrialde horren arteko trafiko osoaren % 11. Perúren atzetik, Brasil da Bilboko portuarekiko trafikoa gehien hazi duen herrialdea: % 76, 808.000 tona gehiago. Merkantzia-motei dagokienez, aipatzekoak dira sulfato, alumbre, nafta,
konposatu organiko, azido sulfuriko eta burdinaren esportazioak, eta petrolio gordin, soia babak, fuel eta burdinazko txaparen inportazioak.