Maiatzaren 10ean, Estatuko Aldizkari Ofizialak, Bilboko Portuko lurren eta bere zerbitzu aldeko ur-laminaren -nabigazio laguntzek eraginduta dauden lurrak barne- balioztapen berria onartzen duen ministerio agindua argitaratu du. Horrek, Bilboko Portu Agintaritzak emakidadunek eta baimenduek ordaintzen dituzten okupazio tasen kontzeptuagatik biltzen dituen diru-sarreren murrizketa handia ekarriko du.
Bilboko Portuko lurren azken balioztapena 1988koa zen; hau da, Kanpoko Badiaren zabalkuntza baino lehenagokoa. Balioztapen berriarekin, lehengo balioak behetik gaurkotzeari ekin zaio. Gutxiagotze hau orokorrean, portu-alde guztientzako da eta aldeen arabera, gutxienezko %-0,17tik, gehienezko %-29,76ra doa.
Balioztapen berriaren txosten ekonomikoaren arabera, neurri honek Portu Agintaritzari bere urteko diru-sarrerak 1,87 milioi eurotan gutxiagotzea ekarriko dio eta horrek, bilketa kontzeptu honengatiko diru-sarreren %8,11 adierazten du.
Okupazio tasen jaitsiera adierazgarri hau, Bilboko Portu Agintaritzaren Plan Estrategikoaren helburuekin bat dator, bertan, Bilboko portua lehiakorragoa egiteko helburuaz, erabiltzaileei, aplikagarri diren portu tasa guztietan etengabeko beherapenak egin nahi zaizkielako. Orain onartu den ekimena, 2018ko uztailetik Merkantziaren Tasari (T3) aplikatzen zaion %10eko murrizketari gehitzen zaio. Murrizketa horrek 2018an, Bilboko Portuko bezero eta erabiltzaileei 1,2 milioiko aurrezpen gehigarria ekarri die.
Portuetako lurralde eta uren, eta itsas-seinaleztapenek eragindutako espazioen balioa zehaztea beharrezkoa da okupazio tasen zenbatekoak kalkulatzeko. Aipatutako hauek Portu Agintaritzaren alde sortzen dira, portu herri-jabaria emakida edo jabari baimenen bidez okupatzeagatik eta balio honek, okupazio tasaren zerga-oinarria osatzen du.
Estatuko Portu eta Merkataritza Nabigazio Legean ezarritakoarekin bat etorriz, lurren balioa, merkatu irizpideen oinarriaren arabera ezartzen da, lurrei, udal-mugarte bereko edo hurbileko udal-mugarteetako beste lurraldeei, antzeko erabilera eta baldintzak, eta konkretuki,
erabilera logistikoa, komertziala edo industriala daukatenei ematen zaiena erreferentziatzat hartuz.
Horretarako, balioztapen berrian, Bilboko Portuaren zerbitzu aldea bost gune funtzional nagusitan banandu da, eta hauek, aldi berean, zenbait azpialdetan. Portuko azpialde bakoitzaren lur-balioztapenean, honako hauek kontuan hartu dira: aldearen urbanizazio maila orokorra; portuaren plan berezian ezarritako antolamenduaren ezaugarriak, zentrutasuna zerbitzu aldean; eta bere hurbiltasuna, helgarritasuna eta konexioa beste garraio modu eta azpiegiturekin, konkretuki, atrakatzeko instalazio eta ur-babestuen aldeekin. Gainera, salgaiak maneiatzeko alden kasuan, kontuan hartu da ere, portuko trafikoentzat aukerakoak izan litezken portu azaleren balioa.
Tasak direnez, balioztapen berriak, Portu Agintaritzak egindako hasierako proposamena eta aurretiazko administrazio izapide luzea behar izan du, informazio publikoko izapideak eta aldeko zenbait txosten barne, gero, Sustapen Ministerioak behin-betiko onartu eta EAO-ean argitaratzeko.