Hirugarren herrialdeekiko elikagai-produktuen zirkulazioa indartzeko, Bilboko Portuko Agintaritzak bost bat milioi euroko inbertsioa egin zuen gaur egungo Mugako Ikuskapen Postua (MIP) eraikitzen. 2007an inauguratu zuten. Eraikina 9.700 metro karratuko sail batean dago, 3.800 metro karratukoa da, eta deskargatze-lanetarako 16 kai ditu.
MIP horrek egunean 160 edukiontzi ere jaso ditzake, eta Espainiako garrantzitsuenetako bat bihurtu da, azalerari eta erabilgarri dituen bitartekoei dagokienez.