UniportBilbaok eta Bilboko Portuko Agintaritzak Bilboko Portuko zerbitzuak eta azpiegiturak sustatu dituzte ENOCen, Zaragozako Zereal Operadoreen Topaketa Nazionalean, Espainiako Zereal eta Oleaginosetako Merkataritza Elkarteak (ACCOE) antolatuta. Horiekin batera, portu-komunitateko hainbat enpresak parte hartu dute, hala nola: Erhardt Logistics, SGS Española de Control, Servicios Logísticos Portuarios- SLP eta Consignaciones Toro y Betolaza.
Bilboko portuko instalazioetatik, 2023an, 1,4 milioi tona baino gehiago mugitu ziren nekazaritzako, abeltzaintzako eta elikagaigintzako solteko produktuetan, % 24ko hazkundea izan zuelarik urte horretan Estatuko uzta txikiagoa izanagatik.
Bilbok terminal eta instalazio espezializatuak eta kanpo-merkataritzarekin lotutako era guztietako zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola aduana-bulegoa, pleitamendua, kargen ziurtagiria edo kontrol sanitario eta fitosanitarioa. Era berean, itsas konektibitate bikaina du, mundu osoko 850 portuetara hurbiltzen duena, eta errepide eta trenbide bidezko sarbide arinak ere baditu.
ENOCen zerealen sektoreko 500 profesional inguru biltzen dira merkatuaren joerak aztertzeko. Brokerren, operadoreen, enpresen eta zerealen, olio-aleen eta hauen deribatuen nazioarteko merkataritzan diharduten profesionalen arteko merkataritza- eta negozio-harremanak sustatzen ditu.