Urtarriletik martxora, 8,6 milioi tona pasatu dira Bilboko Portuko instalazioetatik, iazko denboraldi berean baino % 22 gehiago. Nabarmentzekoa da ontziratu gabeko produktu solidoen (% 36) eta likidoen (% 28) igoera. Kontainerretan garraiatzen den merkantzia (balio erantsi handienekoa), berriz, % 11 hazi da; merkantzia orokor konbentzionala, bestalde, aurreko urteko lehen hiruhilekoko maila bertsuan dago.
Merkatuei dagokienez, hauek hazi dira gehien: Ipar Amerika atlantikoa (516.000 tona gehiago), Afrika mediterraneoa (217.000 tona gehiago) eta Erdialdeko Amerika eta Karibe (204.000 tona gehiago).