Bilboko Portuko Agintaritzak aurreratu du Bilboko Portuak % 2,24ko hazkundearekin eta 30 milioi tonako trafikoarekin itxi duela 2013a. Datu hori oso esanguratsua da, urte batzuetan nabarmena izan baita jaitsiera; hain zuzen, azken bost urteotan guztira % 25eko jaitsiera izan da trafikoan.
Ekitaldiaren aurrerapen horretan, zeina hurrengo asteetan zehaztuko baitute merkatuen xehetasunak eta datu ekonomikoak emanez, Portuko Agintaritzak uste du portaera on horrek, xumea izan arren, adierazten duela gure ekonomia hobera egiten hasi dela.
Ontziratu gabeko produktu likidoei esker izan da, nagusiki, susperraldia; izan ere, fuel-olioa datu positiboak ematen hasi da. Ontziratu gabeko produktu solidoek ere onurak ekarri dituzte, gorakada garrantzitsuak izan baitira txatarrean, mineraletan eta petrolio-kokean.
Edukiontzi-trafikoa, bestalde, aurreko ekitaldietakoaren antzekoa izan da, eta datu positiboa da hori ere.