Urtarriletik martxora, 7,26 milioi tona pasatu dira Bilboko Portuko instalazioetatik, iazko denboraldi berean baino % 7,7 gehiago. Igoera hori ontziratu gabeko likidoen ondorioz izan da; bereziki, petrolio gordinaren eta produktu finduen ondorioz.
Merkatuei dagokienez, Europa atlantikoa, portura sartzen edo portutik ateratzen diren merkantzien jatorri edo helburu nagusia, % 18 hazi da. Amerika atlantikoak segitzen du bigarren izaten (% 6,5 hazi da), eta Afrika atlantikoak hirugarren (% 14 hazi da).