Lehen hiruhilekoan trafikoak %4,6 bakarrik jaitsi dira, baina apirilean gehiago jaistea aurreikusten da agindutako industria-ixteagatik eta Aste Santuko jaiengatik.
Urtarriletik martxora Bilboko Portuan 8,5 milioi tona mugitu dira eta horrek, aurreko urteko aldi bereko baino %4,6ko gutxiago adierazten du. Bakarrik martxoan -konfinamendua hasi zenean- erregistratu dira 2019ko martxoan baino 132.800 tona gutxiago. Trafikoaren jaitsiera industria gehienaren ixtearen ondoren agerikoa bihurtu den arren, portuko arduradunek espero zuten. “Jaitsiera espero genuen, baina egondako atzerakada txikiagoa izan da, alarma egoeran industria eta energia produktu gutxiago kontsumitzen diren arren, alarma egoera, martxoaren bigarren hamabostaldian gertatu zelako”, azaldu du Bilboko Portuko Agintaritzako Lehendakariak, Rikardo Barkalak.
Barkalak adierazi du beherakada apirilean areagotuko dela. “Apirilean, ezinbestekoa ez den industriak ixte izanaren ondorioak nabarituko ditugu eta horri, Aste Santua gehitu beharko zaio. Egun horietan normalean, trafiko gutxiago dago itsasontzi eta enpresa askok ez dutelako jaiegunetan lan egiten. Begi-bistakoa da portuetako jarduera-etena jaiegunetan eta industriaren etenak, aktibitatea berriz hasi arte eta eskaera dinamizatu arte portuko biltegiak irteerarik izango ez duten produktuz beteta egotea ekarriko du”.
Portuko Agintaritzako lehendakariak zehaztu du, trafikoa jaisteak ez duela esan nahi Bilboko Portuak ez duela normaltasunez lan egiten. “Bilboko Portuak bere jarduera eta lan logistikoa mantentzen du ezinbesteko zerbitzua delako, baina jakina, prebentziozko neurri guztiak hartuz gure profesionalak babesteko. Gure industriaren eta kontsumorako produktuen hornidura ziurtatuta dago. Terminalak lanean daude eta portu elkartea ahaleginak egiten ari da alarma egoera honetan funtzionamendu onena bermatzeko”.
COVID-19ak eragindako krisia dela eta, Bilboko Portuko Agintaritzak ekonomia eta antolakuntzari buruzko neurri batzuk hartu ditu, Bilboko Portuan kokatuta dauden enpresei eta erakundeko hornitzaileei zuzenduta. Hauetako neurri bat, okupazio eta aktibitate tasen seihileko kitapenen fakturazioa bi hilabete atzeratzea da, eta hilabete bat, okupazio eta aktibitateen tasen hileko kitapenak.
Halaber, Portuko Agintaritzak eskertu nahi du Bilboko Portuan lan egiten duten profesional guztien konpromisoa eta lana, bideo honen bidez: