- Urtarrila eta ekaina bitartean 17,6 tona inguru mugitu dira, iazko denboraldi berean baino %1 bat bakarrik gutxiago; Petronorrek bere instalazioak hobetzeko burutu dituen geldialdiak gabe, hazkundeak %7a gaindituko zuen.
- Aurreikuspenek, urtea %2ko hazkundeaz itxiko dela diote.
- Ekainararte, negozio kopurua 34,9 milioikoa izan da eta Portu Agintaritzaren inbertsioa, 19,9 milioikoa, Kai zentrala proiektu nagusia izanik.
Urtarrila eta ekaina bitartean, Bilboko Portuak 17,6 milioi tona mugitu ditu, tokiko trafikoa eta zuzkidura zenbatu gabe. Horrek, aurreko urtealdiko denboraldi berdinarekin konparatuz, %1eko jaitsiera; hau da, 200.000 tona gutxiago adierazten du.
Atzerakada honen arrazoia, gehien bat, Petronor birfindegiaren geldialdi tekniko biak dira, 1,6 milioi tona gutxiago mugitzea ekarri dutelako eta Portuak azken urteotan izan duen hazkundea oztopatu dutelako. Petronorren geldialdia bere instalazioak hobetu eta berritzeko egin da eta 101 milioiko inbertsioa behar izan du. Egoeraren araberako inguruabar hau gabe, trafikoak %7ko baino gehiagoko hazkundea izango zuen.
Bilboko Portu Agintaritzak inguruabar horiek eta balioztatutako hazkunde ekonomikoa kontuan harturik, urtealdia %2 inguruko trafiko hazkundeaz amaitzea aurreikusten du.
Guztirako trafikoan, ia ez dago iragaitean dagoen salgairik eta espainiar beste portuekiko trafikoak %6a adierazten du. Beraz, Bilboko Portuko trafikoen %95 inguru, import eta export dira.
Ontziratu gabeko likidoak, oro har, ia ez dira 135.000 tonetik jaitsi. Atzerakada handienak, bifindegiaren geldialdien eraginez, petrolio gordinean eta fuel astunean gertatu dira, milioi tona baino gehiago lortuz. Hazkundeei dagokienez, BBG-ko gasaren mugimendua nabarmentzen da, lortu dituen 950.000 tona eta 14 ontzi gehiagorekin, iazko mugimendua bikoiztu duelako. Beste igoera aipagarri batzuk, gasoil eta bioerregaiena dira.
Solido solteek, 23.000 tona gehiagorekin, %1eko emaitza positiboa izan dute. Hazkunde honen barruan, soia-baben inportazioak eta, sulfato eta harea eta legarren esportazioak nabarmentzen dira.
Ohiko merkantzia orokorra %5,4 jaitsi da siderurgi-gaien trafikoaren jaitsieragatik. Errepidezko salgaiak, beren aldetik, Brittany Ferries eta Finnlines trafikoaren igoerari esker, %5 hazi dira, 434.000 tonak gaindituz.
Azkenez, edukiontzian doan merkantzia orokorra pitin bat igo da (%0,03), aurreko urtealdiko maila mantenduz. Gehien hazi diren edukiontzi-produktuak, makineria, tresnak eta ordezko piezak dira. Edukiontzi beteak (TEUtan neurtuta), %1,6 igo dira, edukiontzi hutsak %5 jeitsi diren bitartean.
Termino absolutuetan, eta ontziz bereiztu gabe, gehien hazi diren trafikoak, gasa, gasoila, metalikoak ez diren beste mineral batzuk eta soia-babak dira; eta gehien jaitsi direnak, siderurgi-gaiak, gasolina, petrolio-gordina eta fueloila izan dira.
NEGOZIO KOPURUA
Negozio kopurua 34,9 milioi eurotan kokatu da, aurreko urtaldiko aldi bereko 35,4 milioi aurrean. Horrek, %1,6ko murriztapena adierazten du. Gutxiagotze hau, Bilboko Portuak erabiltzaile eta bezeroei tasak beheratzeko garatzen ari den estrategiarekin bat dator, bere 2018-2022 Plan Estrategikoan aurreikusitakoarekin bat etorriz, portu lehiakorragoa izan nahi du eta.
Honela, Portu Agintaritzak, 2018ko erdialdetik aurrera, Salgaiaren Tasari (T3) %10eko beherapena egiten hasi zen. Horrek, bezeroei, azken urtean 2,5 milioi euro aurreztu ahal izatea ekarri die.
Era berean ere, maiatzan Bilboko Portuaren zerbitzu-aldeko lur eta uren balioztapen berriari lotuta dagoen okupazio tasan egindako beherapena
aplikatzen hasi zen. Horrek, portuko emakidadunei, urtean 1,9 milioi euroko aurrezkia ekarriko die.
PORTU AGINTARITZAREN INBERTSIOAK
Aurten, Portu Agintaritzak 60,4 milioi inbertituko ditu. Lan garrantzitsuenak, honako hauek dira:
- Kai zentralaren lehen fasea – Future Proofing Bilbao eta Luzero Puntako harrobi zaharraren egonkortzea: Aurrekusitako amaiera: 2019ko iraila/urria (74,1 milioi. Europar Batzodeak %20 ematen du, Connecting Europe Facility programaren barruan).
- Energia-eraginkortasuna: Amaituta, hartzearen zain (1,6 milioi. EB-aren %50eko finantzaketa dauka, Feder eskualde-garapenerako Fondoraren barruan)
- Arasurren urbanizatzea: Amaituta (4,8 milioi)
- Udondoko ditxoaren betetzea Erandion: Amaituta (2,7 milioi)
ENPRESA PRIBATUAREN INBERTSIOAK
Inbertsio pribatu adierazgarrienak, jarraiko huek dira:
- Petronor, petrolio-gordina Bilboko Portutik hartu eta prozesatzen duen Espainiako birfindegi handienak, bere instalazioetan geldialdi bi egin ditu, hobekuntzak berritu, berraztertu eta garatzeko, eta eraginkorragoa izateko. Inbertsioa: 101 milioi.
- CSP Iberian Bilbao Terminal-ek, edukiontzien terminalaren emakidaduna eta COSCO SHIPPING Ports (Spain) Terminals S.L.U (CSP Spain) taldekoa denak, ekainean trenbide terminalaren zabalkuntza inauguratu zuen. Inbertsioa: 10 milioi.
- Consignaciones Toro y Betolaza-k salgai orokorren terminal berria egokitu du. Inbertsioa: 5 milioi.
- ASK Chemicals, sektore kimikoan nazioarteko erreferentziako konpainia, bere enpresa egiturak Bilboko Portuaren industrialdean biltzeko bigarren fasea garatzen ari da. Inbertsioa: 5 milioi.
- Cespa Gestión de Residuos izenekoa, industria-hondakinak tratatzeko planta eraikitzen ari da. Inbertsioa: 1,4 milioi.
- Saisa Port, solido solteetarako biltegia eraikitzen ari da. Inbertsioa: 1,3 milioi.