Bilboko Portua LOGIS Expon parte hartzen ari da apirilaren 1etik 3ra. Ekitaldia Zaragozako Ferian antolatu dute, eta garraioaren, intermodalitatearen, logistikaren eta biltegiratzearen segmentuekin lotutako zenbait ekimen biltzen ditu.
Bilboko Portuaren standa 6ED hallean dago (17/18 zk.), eta gaur egun duen portu lehorren eta zona logistikoen sarea ezagutzera ematen ari da. Sare hori hauez osatzen da: Azuqueca de Henaresko portu lehorra (Guadalajara); Cosladako portu lehorra (Madril); Villafría – Puerto Seco (Burgos) sozietate sustatzailea; Jundiz (Araba), Servicios Intermodales Bilbaoport sozietateearen bidez; Pancorbo (Burgos); PLAZA (Zaragoza) eta Nonduermas (Murtzia).
2013an, 1,3 milioi tona sartu edo atera dira trenez Portuaren instalazioetatik. Merkantzia orokorraren % 13,5 garraiatzen da trenez, eta edukiontzi-trafikoaren % 17.
Gaur egun, zamaketariek astean behingo trenbide-zerbitzuak dituzte Bilboko Portutik Gasteiz, Burgos, Madril, Guadalajara, Sevilla, Zaragoza, Nafarroa, Bartzelona, Castelló, Valentzia eta Murtziara.