Bilboko Portuak bihar, maiatzak 28, lau gurutzaontziri harrera emango die eta horietan, 6.400 bidaiari inguru eta 3.000 tripulazio kide baino gehiago etorriko dira Euskadira. Goizeko 7:00ak eta 8:00ak bitartean porturatuko dira eta gero, 14:00ak eta 18:00 bitartean itsasoratu. Horietako hiruk Getxon atrakatuko dute eta laugarrenak, Zierbenan. Portugaletik eta Espainiako beste portu batzuetatik datoz eta Frantziarako bidean itsasoratuko dira.
Egun berean lau gurutzaontzi heltzea ez da askotan gertatzen. Denak aldi berean etortzea erronka berria da Portu Agintaritzarako eta ontziaren arretararako zerbitzuetarako (atoiontziak, portuko gidariak, amarradoreak, hondakinen kudeaketa, kontsignatariak, hornitzaileak), touroperadoreak, turismo hartzailea, turismoko zenbait erakunde publiko eta oro har, trafiko honekin lan egiten duten profesional guztientzat.
Maiatza, hamazazpi gurutzaontzirekin, urtean gurutzaontzien atrakatze gehien izan duen hilabetea izan da. 2019aren zehar, 50 bat etortzea espero da.