20.000 km egin eta osasun kontrol guztiak gainditu ondoren, Bilboko Portuan Iberdrolak Espainian (Aragoin) garatuko duen Puylobo parke eolikoaren proiektu berriaren aerosorgailuen 42 palak deskargatu dira.
Puylobo, SG 3.4-132 modeloko 14 aerosorgailu osatuta egongo da; modelo honek 64,5 metroko luzerako pala dauka eta bikaina da haize ertainak eta altuak dauzkaten lekuetarako. 50 milioiko inbertsioarekin, bere eraikuntzan 120 profesional baino gehiagok parte hartuko dute. Parkea aurten bertan funtzionatzen hasiko da eta urtean 20.000 etxetako populazio baliokideari energia garbia hornituko dio eta urtean 32.000 tona CO2 ez isurtzea lortuko du.
Konpainiak plangintza arrazoiak direla eta, Siemens Gamesak Txinan fabrikatutako palak jaso ditu -azken honek biltegiratzeko terminala Bilboko Portuan bertan baitu- parke eolikoaren obra zibila tokiko hornitzaileen laguntzaz bukatzen duen bitartean eta aersorgailuen gainerako elementuak -dorreak, nacelleak/hubak, sorgailuak, bidarkatzailea eta tafoak- Asturias, Kantabria, Soria eta Burgoseko instalazioetan fabrikatzen diren bitartean. Hustuketan eta ondorengo lekualdatzean, portuko zamaketariek eta Servicios Logísticos Portuarios (SLP) eta Transporte Aguado enpresek parte hartu dute.
Iberdrolaren ustez, “koronabirusak markatutako garai hauetan, berriztagarriak jarduera ekonomikoa eta enplegua suspertzeko eta printzipio berdeen inguruan eredu berri bat eraikitzeko giltza bihur daitezke”.
Garraio astuneko ZHI XIAN ZHI XING itsasontzia, Txinako Qinhuangdao portutik irten zen martxoaren 7an, eta bere ibilbidean, Vietnameko kostaldearen ondotik igaro da, Singapur eta Malacako itsasarteak zeharkatu ditu, Bengalako Golkoa Sri Lankarantz eta Laquedivas Itsasorantz gurutzatu du, Indiako mendebaldeko kostaldetik igo da Arabiako Itsasotik Adeneko Golkora eta Itsaso Gorriraino. Suez Kanala pasatu ondoren, Mediterraneoan sartu da. Jarraian, Gibraltar Itsasartea zeharkatu du eta gero, Portugaleko kostaldea eta Kantaurikoa korritu ditu, Bilboko Porturaino heldu arte.