Bisita, Bilboko Portuko Agintaritzak antolatu du eta bertan, berrogeita hamar lagunek Portua itsasotik, doan eta aurretiaz izena emanez ezagutuko dute
Itsas-nabigaziorako laguntzen munduko eguna dela eta -uztailaren 1ean, astelehena, ospatuko dena- Bilboko Portuko Agintaritzak, Bilboko Portuak Kanpoko Badian dauzkan instalazioak ikusteko bisita gidatua tsasontzian antolatu du. Berrogeita hamar leku daude eta bisita, doanekoa dena, nahi duen guztientzat zabalik dago baina ekainaren 27a baino lehen izena eman beharko dute ezagutuportua@bilbaoport.eus helbide elektronikoan.
Itsasontzia 17:00etan irtengo da Santurtziko arrantza portutik eta Portuaren kanpoko alderaino,, hain zuzen, helduko da. Ibilbidearen zehar, ordu eta erdi gutxi gora behera iraungo duena, balizak erakutsi eta euren funtzio zehatza zein den azalduko da, Portuaren handiagotze lanak erakutsiko dira eta gure enpresak nazioartekotzeko estrategikoa den gune logistiko industrial honen jarduteari buruzko zehaztasunak emango dira.
Ekimen hau, Portuko Agintaritzak berak 2014 urtearen erdialdetik hona asteburuetan, autobusean egiten dituenei gehitzen zaie.
Itsasargiak piztea
Itsansontziz egingo den bisita honekin batera eta Itsas-Nabigaziorako Laguntzen Nazioarteko Elkarteak eta Itsasargien Agintariek, itsas-nabigaziorako laguntzetarako ezarri duten munduko eguna ospatzeko, uztailaren 1ean ere, 12:00etatik 12:30etara bitartean, Bizkaian dauden lau itsasargiak aldi berean piztuko dira: Galea Punta, Gorliz, Matxitxako eta Lekeitio.