Bilboko Udalak eta Portuko Agintaritzak, AIVP 2030 Agendaren hamar helburuak sinatzean agerian utzi dute portu-hirien garapen jasangarriarekin daukaten konpromisoa. Sinatze honek, hiria eta portuaren arteko lankidetza Bilbon ereduzkoa dela frogatu du.
Era berean, Bilboko Portuko Agintaritzak, Port Center guztiek lortu behar dituzten erronka eta helburuak hamar puntutan definitzen duen Port Center-en misio gutuna berretsi du. Agiri honen asmoa, beren portuak herritarrei ireki eta portuko ogibide eta jarduteekin sentikor bihurtu eta hiri-portu kultura bizia garatu nahi duteneei laguntzea da.
Sinatzaileak, Bilboko Alkatea Juan Mari Aburto eta Portuko Agintaritzako Lehendakaria Ricardo Barkala izan dira eta bertan, Itsasmuseum-eko lehendakaria eta euskera, kultura eta kiroleko foru Diputatua, Lorea Bilbao eta AIVP-ko zuzendari nagusia, Olivier Lemaire ere egon dira. Ekitaldi hau, AIVP-k eta Bilboko Portuko Agintaritzak antolatu dutena, Bilboko Itsasmuseum-en garatzen ari den portu herritarren nazioarteko seigarren topaketa dela eta egin da eta bertan, Alemania, Belgika, Norvegia, Frantzia, Irlanda, Italia, Letonia, Kanada, Maroko edo Madagaskarko Udaletako, Portuetako eta Port Center-etako berrogeita hamar bat ordezkarik parte hartzen dute.
Honela, Bilboko Port Center-a, Portuko Agintaritzak 2018an Itsasmuseum-eko bigarren solairuan sortu zuena, Le Havre, Anberes edo Genova portu-hirietako antzeko beste egitura batzuk barne hartzen dituen AIVP-ren Port Center Network-ekoa izatera pasatu da. Sare honen helburu nagusia, proiektu berritzaileak partekatu eta portu eta herritarren arteko interakzioa eztabaidatzea da, hiri eta azpiegitura hauen artean gero eta gehiago gertatzen den banaketa fisikoak kaltetutako harremana berreskuratzeko.
2030 Agenda
AIVP 2030 Agenda sinatuz, Portuko Agintaritza eta Portua bat datoz, portu-hiri jasangarriagoak bilatzen dituzten Marsella, Bartzelona, Buenos Aires, Dublin, Oslo edo Montreal bezelako 70 portu eta hiri baino gehiagorekin. Era berean biek, AIVP-rekiko konexioa indartu dute. AIVP, hiri, gizarte eta ekonomia garapenerako eta portu-hirien ingurune eragina murrizteko lan egiten duen mundu-mailako sare bakarra da. Berretsitako agiriak NBE-aren Garapen Jasangarriaren Helburuak portu-hirien harremanen testuingurura moldatzen ditu, klima-aldaketa, energia-trantsizioa, ekonomia zirkularra, mugikortasun jasangarria, portu kultura eta nortasuna, giza-kapitala edo biodibertsitatearen zaintza bezelako gaiekin zerikusia daukaten 10 helburuetan. Hamar helburuak, honako hauek dira:
- Klima-aldaketara moldatzea
- Energia-trantsizioa eta ekonomia zirkularra
- Mugikortasun jasangarria
- Gobernantza berritua
- Giza-kapitalean inbertitzea
- Portu-kultura eta nortasuna
- Kalitatezko elikagaiak denontzat
- Portu-hiria interfazea
- Osasuna eta bizi-kalitatea
- Biodibertsitatea zaintzea
Port Center-en xedeen gutuna
Portua eta herritarren arteko elkartasuna eraginkorra izateko, Port Center bakoitzak bere aktibitate programa garatzen du. Programa hori, jarraiko hamar puntu hauetan laburtzen diren Port Center-en Xedeen Gutunaren markoan argi identifikatuta eta partekatuta dauden zenbait misioren testuinguruan oinarritzen dira:
- Portua azaltzea
- Portuko lanbideak sustatzea
- Portua animatzea
- Barruko portua bizitzea
- Edutainment-en kontzeptuarekin ikastea
- Jendeari egokitzea
- Portuko Elkartea konprometitzea
- Bere Port-Center-a lurraldeko ondare eta kultura aktoreekin sinergian garatzea
- Neutraltasuna mantentzea – Portu Kulturaren Foroaren espiritua garatzea
- Esperientzien trukea bultzatzea
Port Center Bilbao
400 metro karratu dauzkan Port Center hau teknologian, diseinuan eta komunikazioan oinarritzen da eta bere helburu didaktikoa denentzat erabilgarri diren baliabideekin eta jokuekin elkartzen ditu, hiru hizkuntzetan: euskera, gaztelera eta ingelesa.
Port Center Bilbaok, edukien eskema planteatzen du, Portuaren handitzea, bertan dauden enpresa, portuko merkataritza eta industria aktibitateak bere energia polo handia ahaztu gabe eta salgai eta bidaiarien trafikoak ulertzen errezteko.
Jokoak eta bideoak, salgaiak itsasontzietan nola kargatzen diren eta beren azken helmugaraino nola eramaten diren jakiteko, nazioarteko merkataritza, portu nagusiak, intermodalitatea, portu sikuak eta makineriak ongi funtziona dezan lanbide kualifikatuak bereiziki nabarmenduz, eta jasangarritasun eta ingurunearen onurarako jarduerak ahaztu gabe.
AIVP (portu-hirien sare mundialala)
AIVP, orain dela 30 urte portu-hirien garapeneko eragile publiko eta pribatu guztiak biltzen dituen nazioarteko erakunde bakarra da. AIVP mundu osoko hirietan eta portuetan gertatzen ari den transformazioaren lekuko pribilegiatua da. Bere kideei, iragarten ari diren eta portu-hirien ekonomia, gizarte eta ingurune garapenean eragina daukaten aldaketei hobeto aurre egitea ahalbidetuko dieten estrategia berriak inplementatzen laguntzen die: hiri-portu integrazioa, zirkuito ekonomikoak munduan berrantolatzea, gizarteratzearen erronka, klima-aldaketa, energia-trantsizioa, gurutzaontzien merkatuaren dinamika, e.a