Estatuko Portuetako lehendakariak, jardunaldiak Bilboko Portu Agintaritzako lehendakariarekin batera inauguratu ondoren, Bilboko Portua bisitatu du, CSP-ren edukiontzien terminala barne
Ekainaren 20an eta 21ean, Portu Agintaritzetako giza-baliabide sailetako ordezkariak Bilbon bilduko dira beren XIV. jardunaldi teknikoetan, beste gai batzuen artean hitzarmen kolektibo berria eta lan-harreman marko berria aztertzeko.
Inaugurazioan, Bilboko Portu Agintaritzako lehendakariak, Ricardo Barkalak eta Estatuko Portuetako lehendakariak, Salvador de la Encinak parte hartu dute.
Bere hitzaldian, Ricardo Barkalak “giza-baliabideak lan-harreman marko baten aurki dezakeguna baino harago doazela” azpimarratu du. “Traktorea dira Portu Agintaritza bakoitza osatzen duten profesionalen zaintzan eta garapen integralean, konpromisoan eta motibazioan; eta traktorea diot, giza-baliabideen politika, erakunde bakoitzaren estrategiatik irten eta bertoko zuzendaritzak eta pertsona garrantzitsuek horrela garatu behar dutelako”. Era berean adierazi du, “giza-baliabidez hitzegitea ez da bakarrik soldatei buruz hitzegitea. Erakundearen antolakuntza, gu definitzeko eta enpresa legez eskaini nahi ditugun balioei buruz hitzegitea da bai eta kudeaketaren bikaitasunaz ere, eta berau, profesional guztiek gure bezeroei zerbitzurik onena emateko hartu duten konpromisoaren bidez lortzen da”.
Portu Agintaritzako lehendakariak, orain hitzarmen kolektibo onartu berriak ezartzen duen aginpidez egin beharreko kudeaketa eredua gaurkotzeari ekin behar zaiola adierazi du, eta “eraginkorragoak izateko”, laguntza eta koordinazio handiagoa eskatu du.
Estatuko Portuetako lehendakariak bere aldetik, Estatuko Portuetako eta Portu Agintarien III Hitzarmen Kolektiboak sustatze profesionala eta prestakuntzari, aurreko hitzarmeneko gizarte-konpromisoak berreskuratzeari (familia bateratzeko eta genero-indarkeriagatiko baimenak, erretiroak erreleboarekin, berdintasun plana, arrisku psikosozialak,…), portuko polizia proiektuaren aurrerapenak eta hitzarmenak irauten duen bitartean (8 urte) soldatan hobekuntzak egiteari ematen dion garrantzia azpimarratu du. “Orain zuei dagokizue gure portuak, beren enplegatuen bidez -eurak baitira lortutakoaren benetazko arduradunak-, gainontzeko gizartearentzat adibidea izaten jarraitzea” adierazi du De la Encinak eta gizarte-arduradunekin lortutako adostasuna, “gertaera historikoa” dela ziurtatu du.
Inaugurazioaren ondoren, Estatuko Portuetako lehendakariak, Portu Agintaritzako lehendakariarekin batera, Bilboko Portuko instalazioak bisitatu ditu. CSP Iberian Bilbao Terminal-en edukiontzien terminalean, CSP Spain-eko CEO-k, Sun Kai-k; CSP Iberian Bilbao-ko lehendakariak, Qin Long-ek; CSP Spain-eko COO-k, Elias Garcíak; eta terminaleko manager nagusiak, Elvira Gallegok harrera eman diete.