Bilboko eta Amsterdamgo portuek, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), Petronorrek eta SkyNRG, Evos Amsterdam eta ZenithEnergy Terminals erakunde holandarrek sustatuko dute Europako Korridore hori.
Europako Korridoreak Hidrogenoaren Euskal Korridoreko Hidrogenoaren Haranak eta Noord-Holland Hidrogenoaren Huba lotuko ditu Bilboko eta Amsterdamgo portuetatik.
Bilboko eta Amsterdamgo portuek, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), Petronorrek eta Herbeheretako erakundeek (SkyNRG, Evos Amsterdam eta Zenith Energy Terminals) akordioa sinatu dute, Bilboko eta Amsterdamgo portuen artean hidrogeno-korridore europar berriztagarri bat garatzeko, bi portu hauen arteko itsas ibilbidea jarraituko duena.
Hitzarmena honako hauek sinatu dute: Carlos Alzaga, Bilboko Portuko Agintaritzako zuzendaria nagusia; Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia; José Ignacio Zudaire, Petronorreko CEOko albokoa; Gert-Jan Nieuwenhuizen, Amsterdameko Nazioarteko Portuko zuzendari nagusia; Ramon Deitneen Veen. Hitzarmena Herbehereetako errege, Willem Alexander, eta Teresa Ribera, Gobernu zentraleko presidenteordearen aurrean sinatu da.
Bazkideak elkarlanean arituko dira hidrogeno berriztagarria eta erregai sintetikoak hornitzeko kate bat garatzeko, Euskadiko ekoizpenean oinarrituta eta Amsterdamgo portuaren bidez Herbehereetara eta Europa barnealdera esportatuz.
Bilboko Portua Hidrogenoaren Euskal Korridorearen parte da, Petronorrek eta EEEk bultzatutako lankidetza, energia-, industria-, etxebizitza- eta mugikortasun-sektoreak deskarbonizatzeko.
Ekimen hori bat dator EEEk garatutako Hidrogenoaren Euskal Estrategiarekin. Estrategia hori tokiko erabilerara eta nazioarteko merkatuetara bideratuta dago, eta, bestalde, Herbehereetako gobernuak sustatu egin du hidrogeno berriztagarria ekoitzi, inportatu eta erabiltzeko.
Bilbo eta Amsterdam arteko korridore bat ezartzeak gero eta garapen handiagoa duten bi hidrogeno-haran lotuko ditu. Korridoreak, hidrogeno berriztagarriaren eta erregai sintetikoen merkataritza errazteaz gain, tartean diren kideen artean ezagutzak eta esperientzia trukatzea ere sustatuko du. Bi aldeek elkarrekin eztabaidatuko dituzte beren lankidetzarako hurrengo urratsak, eta are gehiago indartuko dute bi herrialde hauen arteko harremana, emisioak murrizteko helburu orokorrari laguntzeaz gain.
Hidrogeno berriztagarriarekin deskarbonizatzeko proiektuak
Petronor, EEEren laguntzarekin eta beste enpresa batzuekin batera, hainbat proiektu garatzen ari da Euskadin. Horien artean, nabarmentzekoak dira hidrogeno berriztagarria ekoizteko elektrolizatzaileak eraikitzea eta erregai berriztagarriak ekoizteko erakuste-instalazioa (zehazki, CO2 bidez eta hidrogeno berriztagarriaz sortutako erregai sintetikoak).
Bilboko Portuak hidrogeno berriztagarria eta haren deribatuak esportatzeko hub gisa balioko du. Bilboko Portua dagoeneko Europako zentro logistiko garrantzitsu bat da. Hidrogeno berriztagarriaren
hornitzaile giltzarri bihurtzeko erabil daitekeen papera, bereziki, Europako ipar-mendebalderako eta Bilboko eta Amsterdamgo portuen artean dagoen hidrogeno berriztagarriaren Europako korridoreak babestuko dute erronka hori.
Amsterdamgo portua, berriz, Europako laugarren porturik handiena da, eta konpromiso sendoa du bere portu-eremuan hidrogeno berriztagarriko instalazioak garatzeko eta hidrogeno berriztagarria eta haren eratorriak inportatzeko korridoreak ezartzeko.
Amsterdamgo portuak hornitutako industria-sektore garrantzitsuenetako bat abiazioaren industria da. Portuak zuzeneko konexioa du Europako aireportu handienetako batekin, Amsterdamgo Schiphol aireportuarekin.
Jose Ignacio Zudairek, Petronorreko CEO eta Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidenteak azpimarratu duenez, “Hidrogenoaren Euskal Korridorea hidrogenoaren balio-kate osoan sustatzen ari den proiektua oso garrantzitsua da Euskadirentzat”, izan ere, ekosistema pribilegiatua du, erronka horren buru izateko gai dena: hidrogenoa energia-bektore gisa. “Kokapen geografiko estrategikoa, industria-portua, gas-azpiegiturak, trakzio-enpresak eta industria-sare finkatua ditugu”.
Bestalde, EEEko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak Amsterdamekin lortutako akordioa “hidrogenoaren ekonomia berria garatzeko urrats garrantzitsutzat” hartu du. Esan duenez, hidrogenoa energia-industria gisa “funtsezkoa da Euskadin eta Europan, eta hidrogenoaren merkatu europarra eta globala garatzeko aukera aurreikusten da”.
Carlos Alzaga Bilboko Portuko Agintaritzako zuzendari nagusiak esan duenez, “Bilboko Portua erabat konprometituta dago energia berriztagarrien ekoizpenarekin, garraioarekin eta erabilerarekin. Energia iturri berdeak garatzen ari diren enpresei lagundu, eta Hidrogeno Berdea da helburu horretarako bide garrantzitsuenetako bat”. Euskal Autonomia Erkidegoan teknologia berri horren inguruan garatzen ari den lankidetza publiko-pribatuari esker, (esaterako Hidrogenoaren Euskal Korridorea – BH2C), Bilbo energia-hub gisa aritzen da energia-bektore hori ekoitzi eta banatzeko. Laster martxan jarriko diren proiektuen artean, Alzagak azpimarratu du Petronorrek, Repsol Taldekoa, Bilboko Portuko instalazioetan eraikiko duen hidrogeno berdearekin erregai sintetikoak ekoizteko instalazioa. “Proiektu estrategiko berritzailea da, eta, zalantzarik gabe, gure hinterlandean eta Europa osoan hidrogenoaren ekonomia garatzen lagunduko du”.