Bilboko Portuko Agintaritzak bisitaldi bat antolatu du, gaur goizean, berriki esleitu dituen Arasurreko tren-plataformaren obretara. Bilboko Portuko lehendakari Asier Atutxarekin batera, zenbait agintari eta enpresa-ordezkari izango dira bisitaldian, hala nola Iñigo Urkullu lehendakaria, Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Ramiro González Arabako ahaldun nagusia, Pilar García de Salazar Arabako diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapeneko eta Lurralde Orekako arduraduna, Peio Ruiz Erriberabeitiako alkatea, Luis Viana Arasurreko lehendakaria eta Asier Axpe Arasurreko gerentea.
Proiektua Construcciones Mariezcurrena SL eta Construcciones y Promociones Coprosa SA enpresek osatutako EBEEari esleitu zaio, lehiaketa publiko bidez, apirilaren 20an, 5.319.584 euroan (BEZa sartu gabe). Obrak egiteko epea 15 hilabetekoa da.
Instalazioak trenak hartzeko eta bidaltzeko bi trenbide izango ditu, eta kargatzeko eta deskargatzeko beste bi trenbide. 450 m luze izango dira lau trenbideak; bide-zabalera iberiarra izango dute, eta nazioarteko zabalerara aldatzeko aukera. Gainera, kargatzeko eta deskargatzeko maniobragune bat izango da, merkantziak modalitatez errazago aldatzeko.
Proiektua Construcciones Mariezcurrena SL eta Construcciones y Promociones Coprosa SA enpresek osatutako EBEEari esleitu zaio, lehiaketa publiko bidez, maiatzaren 20an, 5.319.584 euroan (BEZa sartu gabe). Obrak egiteko epea 15 hilabetekoa da.