Brittany Ferries-ek Bilboko Portuaren eta Erresuma Batua eta Irlandaren arteko bidaiarien ontziratzea eta lehorreratzea berriz hasiko du, alarma-egoera bukatu ondoren, zerbitzu hau gauzatzeko beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiekin.
Bidaiariak eramango dituen lehen irteera, Portsmouth portu ingelesa helmuga duena, asteartean, ekainaren 30ean, 10,30etan, izango da, Cap Finistere ferryan; uztailaren 2an, 18,45etan, bestalde, berriz hasiko Rosslare irlandar portura helmuga duen bidaiarien ontziratzea, Kerry ferryan.
Alarma-egoera osoan zehar Brittany Ferries-ek Erresuma Batuarekin eta Irlandarekin zerbitzuak mantendu ditu, baina martxoaren amaieratik aurrera zama baino ez du garraiatu. Ezarri diren segurtasun neurri berriak ezagutzera emateko, bidaiariak berriz ontziratuko diren une honetan, konpainiak 12 puntu dituen gida bat landu du. Bere aldetik, Bilboko Portuko Agintaritzak, bidaiarien sarrera eta irteera operatiboaren ardura duten agente guztiekin batera, ferryaren bidaiari terminalean ezarriko diren segurtasun neurriak bermatuko ditu.