Martxoaren 19an, Brittany Ferries astean behingo zerbitzu bat egiten hasi da Inglaterrako Poole portuaren eta Bilboren artean. Linea berria kamioi gidaridunen bidez garraiatutako kargara zuzenduta dago, baina gidaririk gabeko atoiak/pleita ere garraiatzen ditu.
Cotentin itsasontzia —165 metro luze da— arduratzen da zerbitzuaz. Astearteetan abiatzen da Pooletik, eta asteazkenetan, Bilbotik. Bidaia egiteko, 26 ordu behar ditu.
Honekin, astean hiru irteera eskaintzen ditu Brittany Ferrries-ek Bilbotik Erresuma Batura. Beste bi irteerez Cap Finistère ferrya arduratzen da.
Portsmouth-era joaten da, eta ibilgailuak eta bidaiariak eramaten ditu.