Brittany Ferries-ek, egoitza Roscoff-en daukanak (Frantzia), otsailaren 28an Bilboko Portua eta Dublinen hegoaldean dagoen Rosslare portu irlandarraren artean konexio berriari hasiera emango diola iragarri du. Aipatutako zerbitzu honek, Santander eta Cork artekoa ordezkatuko du. Aldaketa honek, kontinente eta Irlandako garraiolarien eskaerari, Bilboko Portu Agintaritzak azken urteotan egindako inbertsioei, Bilboko Portua eta Brittany Ferries-en arteko harreman bikainei eta Portuko Agintaritzak Brittany-ri egindako eskaintza osoa eta interresgarriari erantzuna ematen die.
Bilbao-Rosslare ibilbide berriak astean biko maiaztasuna izango du eta berriz ere, bidaiarien garraioa mantenduz, merkantzien garraioan kontzentratuko da.
Zerbitzu berri hau, Brittany Ferries-ek Bilboko Portuan, gune hau, Portsmouth eta Poole portu britaniarrekin lotzeko astean bost irteera dauzkatenei gehituko zaie.
Brittany Ferries-eko CEO-k, Christophe Mathieu-k adierazi du “erabaki hau ez dela zentzurik gabe hartu eta errepidezko konexio hobeak eta ibilbideetako denborak murriztea behar duten merkantzia garraioko bezeroekin luzaro hitz egin ondorengo emaitza dela”. Brittany Ferries-en ustez, “Europan diharduten garraiolariek, Bilbok salgaien trafikoarekin sintonia hobea daukala eta Europarako konexio zuzenagoak dituela
adierazi zuten. Baita ere garraiolariek, Rosslare, Dublinetik eta ekialdeko kostaldeko errepide saretik hurbil dagoenez aukera hobea dela uste dute”. Era berean esan du, “Bilbok azken urteotan inbertsio handiak egin dituela portu seguruagoa bihurtzeko. Izatez, aipatutako hau funtsezko faktoreetako bat izan zen erabakia hartzeko eta ondorioz kargako gure bezeroei zerbitzu seguruagoa eskeini ahal izatea”.
Bestalde, Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzako lehendakariak, Brtittany Ferries-en konfiantza eskertu du bai eta erabaki horrekin pozik agertu ere, “Bilboko Portua lehiakorragoa egingo duelako, Erresuma Batua eta Irlandarekin ditugun itsas zerbitzuen kopuru zabala hobetuz”.