CAF enpresak sei tren bidaliko ditu ontziz Bilboko Portutik SAR Saudi Arabiako tren-konpainiara. Lehen bi unitateak helmugan daude jada, Riad-eko tren-geltoki berri eta modernoan, non egin baitute probako lehen bidaia: 1.130 km, Nariyah eta Riad hirien artean.
Tren horietako bakoitzak bi tren-makina eta hamahiru bagoi ditu. Trena 280 metro luze da, eta 444 bidaiarirentzako tokia du. Bidaiariak garraiatzeko arloko teknologia aurreratu eta modernoenak ditu, azken belaunaldiko material, diseinu eta ekipamenduen bidez. Consignaciones Toro y Betolaza eta Servicios Logísticos Portuarios (SLP) enpresek egin dituzte zamalanak.
CAFek Saudi Arabian sinatutako kontratuen balio erantsia 400 milioi euro baino gehiago da, eta enpresak merkatu zorrotz eta lehiakor horretan posizionatzeko duen plan irmoaren erakusgarri garbia da.
Saudi Arabiak martxan jarritako azpiegitura-arloko inbertsiorik garrantzitsuenetako bat da, eta helburu hau du: lineak igarotzen dituen hirietako merkataritza- eta urbanismo-mugimendua handitzea, eta ingurune horretara inbertsio industrial gehiago irits daitezen laguntzea.