Gurutzaontzi hau zazpi aldiz geldituko da, denboraldi honetan, hemen gaua pasatzera.
Bilbo, 2012ko irailaren 14a._ Celebrity Constellation gurutzaontzia Royal Caribbean taldekoa da eta Incarteiz-ek bidalia. Getxoko udalerriak Bilboko Portuan dituen instalazioetan gurutzaontziak aurten egingo dituen zazpi
Horregatik, Getxoko Udalak eta Bilboko Portuko Agintaritzak ongietorri-ekitaldi bat egin du bidaiari eta tripulazioko kideekin batera, Bizkaia zubiaren alboan —UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua—. Ongietorri-ekitaldian, besteak beste, Getxoko alkate Imanol Landak eta Bilboko Portuko Agintaritzako presidente José Ramón de la Fuentek hartu dute parte, eta gonbidatuek txakolina eta ohiko pintxoak dastatzeko aukera izan dute. Bestalde, Areetako kaia, gurutzaontzien terminalaren parean dagoena, efektu berezi batez argiztatu zen iluntzean: Morse kodean, “Welcome to Getxo” mezua zabaldu zen.
Celebrity Constellation ontzia 294 m luze da, eta 2.019 bidaiari ekarri ditu Bilboko Portura.