Gaur, Celebrity Edge, Premium Celebrity Cruises izeneko gurutzaontzien konpainiaren ontzi berria, Bilboko portura heldu da. Hamaika eguneko ibilbide berezia egiten ari da eta Bilboz gain, A Coruña, Lisboa, Gibraltar, Palma Mallorcakoa eta Civitavecchia-ko portuetara joango da. Bisita honekin, Celebrity Cruises-ek agerian jartzen du portu honen alde egin duen apustua eta gainera, bere instalazioetan porturatu den konpainiako itsasontzirik handiena da.
Gurutzaontzi iraultzaile honek, 306 metroko luzerakoak, 1.300 tripulatzaile eta 2.900 bidaiari baino gehiagorentzako edukiera dauka. 1.467 kamarote eta 14 ontzigain dauzka.
Celebrity Edge itsasontziak, 3D-n sortutako lehenengoa eta bakarra denak, sektorean inoiz ikusi ez den kontzeptu guztiz berritzailea adierazten du, itsasoa gurutzaontziaren esperientzian modu paregabean integratuz. Elementu bereizgarriak eta ikonikoak dauzka, hala nola bere “Magic Carpet”, ontzitik kanpo eta itsasoaren gainetik zintzilik dagoen plataforma, eta kokatzeko aukeratzen duen ontzigainaren arabera, aisirako espazio aldagarria bihurtzen dena; Eden, jatetxe bat eta koktel-taberna hartzeko hiru ontzigain okupatzen duen espazio ederra edo The Rooftop Garden, landareak, arbolak eta diseinuko eskulturek aparteko ikuspegiez gozatzeko espazioa bihurtzen duten sekulako terraza.
Celebrity Cruises-ek, Celebrity Edge-n, sukaldaritza maila altuko gastronomia eskaintzen du eta bertan, honako hauek daude: lau jatetxe nagusi (inspirazio italiarra, frantziarra, zipretarra eta amerikarrekoak), espezialitateko 7 (euren artean, Fine Cut Steakhouse, gorengo kalitateko haragia jateko; Le Grand Bistro, lehen mailako sukaldaritza frantziarra daukana edo aparteko ostrak, kabiar eta itsaskiak eskaintzen dituen Raw on 5, nabarmendu daitezke),
suite-etarako aukera esklusiboak eta 11 taberna. Gainera, Michelin izarra daukan Cornelius Gallagher sukaldariburuak, jatetxe guztietarako abangoardiako errezetak asmatu ditu.
Kamaroteak ez dira atzean geratzen. Beren diseinu berriari esker, itsasoarekiko mugak Infinite Veranda deitzen den aparteko kontzeptuaren bidez kendu egin dira. Aipatutako hau eta itsasoa begietatik inoiz ez galtzeko, bakarrik botoi bat sakatuz balkoia bihur daitezken beirazko galeria handietan oinarritzen da. Gainera, suitea duten bidaiariek, The Retreat deritzon espazio esklusiboa daukate eta bertan, eguneko edozein ordutan erabil daiteken igerileku pribatua, terraza, taberna eta maiordomo zerbitzua daude.